miércoles, 22 de septiembre de 2010

Adostu gabeko hitzordua


Aspaldian Bilbotik ez naiz behar bezala pasa. Eta gaur denbora hartu dut osteratxo bat egiteko. Beti bezala alde zaharrerantz abiatu naiz. Abandoko tren geltokiaren ondotik pasa eta hainbat oroitzapen gazi-gozo etorri zaizkit burura. Aurrera jarraitu dut, poliki. Eguraldi ederra dago gaur Bilbon, baina bero egiten du. Zergatik egin behar du beti bero? Gaur praka motz bakeroak daramatzat, sandaliak oinetan eta kamiseta gorri bat, talde batekoa. Ibaiari begira jarri naiz barandilan bermatuta, eta pilotatxo bat korronteak nola eramaten zuen ikusi dut. Nire pentsamenduetan murgildurik nengoela, norbaiten arnasa nabaritu dut sorbaldan. "Hola guapa. ¡Cuánto tiempo!". "Ei, David. Jaja, como en los viejos tiempos... Sigues apareciendo y desapareciendo sin avisar". "Me alegra verte". Goitik behera begiratu nau. Badakit gaur daramadan janzkera asko gustatzen zaiola, makarra samar bainoa, eta askotan esan izan dit itxura basatia ematen didala orrazkera eta erropa honek. Benetan poztu naiz bera ikustean. Zortea izan dugu, biok ezertan genbiltzan, eta batu egin gara. Ezer egiteko? Ala zerbait egiteko? Inoiz ez da jakiten.


Gizon misteriotsua izaten jarraitzen du, dakusadanez... Nire bizitza egon ez garenetik kontatu diot, eta bere txanda zenean gaiz aldatu du. Somerako Nekane tabernara sartu gara eta garagardo bat eskatu dit, beretzako kokakola. Pare bat pintxo. Berriketan ibili gara ikusi ditugun azken kontzertuez. Arlo horretan elkartzen garenean friki samarrak gara. Badakit berak diska bilduma itzela daukala. "A ver cuando me llevas a tu casa a ver la colección". Esku bat izterrean jarri dit eta "Vamos" esan dit lasai. Ordaindu eta metroa hartu dugu. Bidean ixilik goaz, bakoitza bere pentsamenduetan murgildurik. Egia esan, inoiz ez nuen pentsatu Daviden etxeari buruzko ezer. Ez dakit ze auzotan bizi den, bakarrik ala norbaitekin... "Es aquí". Jaitsi eta kalera irten gara. Bera aurretik doa, eta portal bateraino eraman nau. 7a. Giltzak atera eta atea zabaldu du. Jendea jada afaria prestatzen ari dela igartzen da usainagatik. Eskilaretan gora abiatu gara, bigarren pisura. Atea zabaldu du berriz ere. Azkenean Daviden etxean nago.


Espero nuena baino arruntagoa da, baina nahiko berezia. Bere logelara eraman nau eskutik. Korridorearen bukaeran dago. Atea ireki eta adurra erori zait ia. Apalak diskaz gainezka dauzka. Momentu batez sexua ahaztu dut eta apalak miatzen jarri naiz. Badauka nik oparitutako nahasketa, eta beste 2500 diska gutxi gorabehera. Nik oparitu nion diska entzuten jarri gara. "¿Te acuerdas? Me escribiste una notita...". Irribarre maltzurrarekin papertxo bat atera dit. Noski gogoan nuela. "Zorionak David!!! Estoy deseando que llegue el día en que lo escuchemos juntos. Tú vete aprendiendotelas bien, y que el tiempo de espera sea brebe, no vaya a rallarse el CD. Menuda rima, ¿eh? Muxuuuu". Papera oraindik eskuan nuela hurbildu eta eskua lepoan jarri dit. Astiro-astiro eman dit muxu. Abestiaren erritmoa bizkortzen doan heinean biluztuz goaz. Bere ohean etzanda nago eta bera belauniko dago nire ondoan, eta tanga erantzi dit. Bera jada guztiz biluzik dago eta zakila tente-tente dauka. Lepoan zehar pasa dit bere okotsa, pare bat eguneko bizarra duena eta gero mihia atera du. Titien artetik pasa du mihia eta ondoren eskuekin titiak ukitzen hasi zait, biak ahal beste elkartuz. Titiburuak miazkatuz pasa ditugu minutu batzuk. Ni jada busti-bustita nago. Orduan jaitsi eta mingaina klitoritik ipurdiraino pasa dit, hotzikara (edo beroikara?) eraginez. Gero berriz ere elkartu ditugu mihiak muxu batean eta zakilarekin ibili da aluan zehar sartu gabe. Oraindik gehiago berotu behar al nau? Ezpainean hozka egin diot. "Sartu". "¿Mmmm?". "Que me la metas". Kondoi bat atera du kajoi batetik eta ohearen ertzean jarri da niri bizkarra emanez. Bere atzean jarri eta hatza bizkar hezur guztian zehar pasa diot emeki. Bira eman du eta ohean etzanarazi dut. Gainean jarri naiz eta astiro jaitsi naiz. Bere zakil lodia ondo sartu da alu bero eta hezean eta mugitzen hasi naiz gora eta behera edo aurrera eta atzera. Berak ipurditik heltzen dit erritmoa ahal duen neurrian markatuz. Horrela egon gara denboralditxo batez eta izerdi patsetan gaude. Buelta emateko keinua egin diot, baina azkenean lau hankatan jarri naiz bere aurrean. Atzera begiratu eta David ikusi dut, bero-bero. Horrela egitea asko gustatzen zaiola esan zidan behin. Kementsu egin dugu txortan. Horrela iritsi naiz eta atzetik sartzeko eskatu diot. Astiro-astiro sartu dit. "Me corro ya, guapa". Eta oihu egin du inori entzun diodan altuen, otso batek bezala, ulu.