miércoles, 21 de julio de 2010

Mutil

Urduri nago eta ez dago atzera egiterik. Azkenengo hilabeteetan bera izan da nire bakarkako jolasen amua eta orain hainbatetan desiratu dudana lortzera noala jakiteak ezinegona sortzen dit. Agian ez naiz beretzako nahikoa izango. Edo agian ez da ezer gertatuko. Tontoa naiz gero, posible da delako Neska hori benetakoa ez izatea, eta agian ez da neskarik etorriko... Hala ere, badaezpada...
Goizegi iritsi naiz. Aparkatzen ia jo diot ondoko kotxeari, eta farola baten azpian jarri naiz erre eta erre. Bapatean neska baten silueta ikusi dut hurbiltzen eta bihotza millara ipini zait. Bera izango ete da? Pijatxo xamarra da, praka horiak daramatza eta takoi altuak. Egia esan ez dakit nola imajinatzen nuen. Baina bere norabidea aldatu eta kotxe baten atzera joan da txisa egitera.
Bi bikote, gizon bat eta txakurra ateratzen ari zen gizon baten ostean neska bat ikusi dut. Elizako kanpaiek hirurak jo dituzten unean (agian nire erlojua izan zen). Ile luzeko neska bat hurbiltzen ari da, praka bakero beltz estuak ditu eta kamiseta gorri eskotedun bat. Ez dauka takoirik, zapata handiak baino, art edo horrelakoak. Orain Neska izateko aukera gehiago ikusten ditut. Begiratu egin nau.
- Ni naiz.
- Aupa.
Bi muxu eman eta txosnetara juan gara. Ez dakit konturatu den, baina etengabe titietara begiratzen ari naiz. Ibiltzen garen bitartean kamisetatik irten behar zaizkiola dirudi. (Parkatuko didazu, Neska, idaztera noanagatik, baina hala nai izan duzu). Jada hasi naiz berotzen. Bera hizketan ari da baina momentu honetan txortan egiten dugunean titiak gora eta behera nola botatuko duten imajinatzen egon naiz. Pasatu zaizkit gaitz danak eta zerbeza bat hartu dugu. Hizketan egon gara, baina musikarekin ez diot ia entzuten eta nire etxera joatea pentsatu dut. Agian azkarregi... Igual nire herrira joan eta antzokian trago batzuk artu, adorez bete eta etxera gonbidatuko dut.
- Eeee Neska...
- Jajajaja, oraindik ez dakizu nire izena. Deituidazu ******.
- Ondo geratzen zaizu izen hori. Joango gara leku lasaiagoren batera?
- Bai, hobeto.
Autoan ere izan ditut tentazioak bideskiñaren batean gelditu eta larrutan egiteko, baina erabakia hartu aurretik iritsi gara. Etxetik hurbil aparkatu dut, baina antzokira eraman dut. Berak herria nahiko ondo ezagutzen du. Eta berba eta berba dana ahaztu dugu, gustora egon naiz berarekin, jada ez nago batere urduri eta jendea etortzen hasi denean, etxera gonbidatu dut.
Ni ondo nago, baina berari pixka bat eran duela igartzen zaio. Oso polita dago, perfekto zekarren ile pixka bat nahastu zaio eta itxura basatia ematen dio.
Pisuko atea zabaldu eta ezin dut sinistu. Barrura sartzen utzi diot eta bera ikusi dut nire etxe barruan. Ikuste hutsak bakarrik zoratu egin nau. Gerritik heldu eta lepoan musuak eman dizkiot. Muxu eman eta pelikuletan bezala hartu dut eta logelara eraman. Erropa guztia kendu diot. Barruko erropa ikusi diodanean horrela egiteko gogoa izan dut. Enkajezko tanga eta bularretako beltzak. Baina kendu egin dizkiot. Beste sorpresa bat izan dut tanfa kentzean, ilerik gabe dauka decna eta bere alutxo goxoa jaten egon naiz korritu arte. Asko gustatu zaiola esan dit eta orain nire txanda dela.
Erropa kendu dit eta zakila ahoan sartu du oso osorik. Oso ondo egiten du, gustatzen zaiola ikusten da eta horrela amaituko nuke baina gelditu egin diot, eta nire gainean ipini da. Gainean jarri eta zakila sartu diot. Mugitzen hasi da eta titiak ni pentsatu bezala mugutzen zaizkio gora eta behera. Titietatik ebatu diot eta oraindik ez dut amaitu nahi, berak amaitu ostean amaituko dut. Lau hanketan ipini da ohe gainean eta nik gogor gogor sartu diot, ia potroak ere sartzeraino. Oihuka ari da guztiz basati eta eskua ahoan ipini diot haginka egiteko.
Gero nire txanda iritsi da eta belauniko ipini naiz bere ahoan korritzeko.
- Oso guapa zaude.
Eta bere ahoan amaitu dut eta ohean etzan gara lokartu arte. Eta gero gerokoak.

lunes, 19 de julio de 2010

Neska

Lagunak agurtu eta aparkalekurantz abiatu naiz. 3ak dira jada eta pausua zertxobait arinagotu dut. Farolaren argitan zure irudia ikusi dut. Hormaren kontra daukazu eskumako hanka bermaturik, eta zigarro bat erretzen ari zara. Burua biratu eta neuri begira geratu zara. Zalantza aurpegiz galdegiten didazu ni ote naizen Neska. Badakit ez zarela galdetzera ausartuko, nahiko galdera tontoa bailitzateke asmatu ezean, ulertzen ez duen neska bati "Neska zara?" galdetzea. Zentzubakoa. Beraz nik aurrea hartu eta "Ni naiz" esan dizut.

Bi muxuz agurtu dugu elkar eta oinez hasi gara noraezean. Ni zuk uste baino gazteagoa naizela esan didazu eta zu nik uste baino nagusiagoa, baina ez dago arazorik. Oso eder zaude. Bakero estuak daramatzazu eta kamiseta gorri bat.

Txosnagunera joan gara eta bi garagardo eskatu dituzu. Jada gehienak daude mozkor, gu izan ezik, eta garagadoak bukatu eta beste norabait joatea proposatu didazu, leku lasaiagoren batera. Autoa hartu eta zure herrira joan gara. Ezaguna dut, baina hala ere, zuk erakutsi didazu antzokirako biderik laburrena. Antzokian oraindik jende gutxi dabil. Mahaiak ere ez dituzte oraindik kendu eta beste garagardo pare bat hartu eta mahai batean eseri gara.

Oso gustura ibili gara hizketan, betidanik ezagutuko bazintut bezala iruditu zait. Etxera gonbidatu nauzu eta nik pozik hartu dut gonbitea. Aldapa estu eta okerretan gora eraman nauzu eta azkenean ate estu baten parean gelditu eta giltzak atera dituzu. Begiratu eta irribarre egin didazu, eta nik beste batez erantzun dizut. Dena azkar joan den arren eta egoten garen lehen aldia den arren, aspaldidanik honen zain nagoela iruditu zait.

Arnasestuka iritsi naiz atera eta zabaldu eta aurretik sartzeko keinua egin didazu. Argia piztu eta zure etxea ikusi ahal izan dut. Berezia da, zu bezalakoa. Gauza guztiei begira nagoe eta zure eskuek inguratu naute eta muxu eman didazu belarrian. Bira eman eta nire besoak zure lepoan jarri ditut. Begietara begiratu didazu eta muxu eman dizut. Astiro-astiro, aspalditik egin ez dudan bezala. Presarik gabe. Besoetan hartu nauzu eta zure logelaraino eraman. Ohean utzi nauzu eta berriz ere zure irribarre ederra ikusi ahal izan dut. Zapatak kendu dizkidazu eta prakak ondoren. Oso estuak dira eta laguntza behar izan duzu. Ohera igo zara eta nire kamiseta altxatu eta zilborrean muxu eman didazu. Kamiseta kendu eta titietan eman didazu muxu, eta ni geldi geratu naiz ohean etzanda. Bularretakoa kendu eta titiburuak inguratu dituzu mihiaz. Oso oso bero nago. Guztiz biluzik utzi nauzu, zu guztiz jantzita zauden bitartean eta nire alurainoko bidea egin duzu mihiaz. Oso bustita nago, eta zuk gehiago busti nauzu zure mihiaz. Mingaina aluan sartu didazu, hatzamarrekin klitorixa inguratzen didazun bitartean. Nik begiak itxita dauzkat eta intzirika ari naiz jada. Mihia atera eta hatzak sartu dizkidazu aluan, mihiarekin toki guztietatik miazkatzen nauzu eta iristera noala jakinarazi dizut. Orduan zuk gogotsuago jarraitu duzu eta zure ahoan urtu naiz.

Zigarro bat eman didazu, baina jada ez dut erretzen. Orain zure erropa kentzen hasi naiz. Kamiseta kendu dizut lehenengo eta zure bular iletsua laztandu dut. Ohean etzanarazi zaitut eta prakak jaitsi dizkizut. Kantzontziloak kendu eta zure zakila osorik sartu dut ahoan. Nire ahoan nola hazten den nabaritu ahal izan dut eta jaten jarraitu dut. Astiro hasi naiz, eta zuk markatzen didazu erritmoa, osorik irensten ari naiz eta erritmoa azkartzeko eskatu didazu. "Horrela jarraituz gero, korrituko naiz", esan didazu. Nik begia klixkatu dizut baina oraindik ez duzula isuri nahi esan didazu eta kondoia jarri duzu. Zure gainean eseri naiz zakila astiro-astiro aluan sarraraziz. "Mmmm" txiki batek egin dit ihes. Mugitzen hasi naiz eta zuk izterretatik ebatzen nauzu. Begiak zabaldu eta zure aurpegiari erreparatu diot. Begiak itxita dauzkazu eta ahoa erdi zabalik. Plazerra eta mina ikusten ditut zure aupegian. Badakit minik ez dizudala ematen, ordea. Zure zakilak zulatzen nauen bitartean titietatik eusten didazu orain. Ea korritzera noan galdetu didazu eta nik laster iritsiko naizela. Gelditu eta lau hankatan jarri nauzu. "Txakur bati bezala egingo dizut" esan didazu. Azkar-azkar hasi zara eta eskuarekin klitorixa laztantzen didazu. Berriz ere amaitu dut eta ahoa estali didazu. Zuk gogor sartzen jardun duzu eta "Korritzera noa!" esan duzu. Kondoia kendu eta belauniko jarri zara. Zakila astintzen duzu eta bitartean nik zakilburua mihiarekin ukitzen dut. Bat batean, zure esnearen zaporea nabaritu dut mihian eta zakila ahoan sartu dut. Jada argitzen ari da eta ohean gaude goxo-goxo.

sábado, 17 de julio de 2010


Hurrengo kontakizuna ez da neuk idatzia, beste bloger batek baizik. Atsegina bazaizue estiloko hainbat aurki ditzakezue bere blogean: Kabareta beltza (desiren antzokia). Sartu, niri behintzat atsegina gertatu zait. Gogoratu zuek ere parte har dezakezuela. Zuen pasarteak beroalaneska@hotmail.com-era bidaliz.



Guztiz lokarturik nengoela zerbait sumatu nuen bizkarrean.Ahoz behera etzanda nengoen eta besoak ipurdi parean neuzkan. Orduan ohartu nintzen eskuak fularrarekin lotuta nituela. Bera nire atzean zegoen eta zeharka ikusi ahal izan nuen oraindik mediak zeramatzala baina bestela, biluzik zegoela. Eskuak lotu zizkidanean ohean ahoz gora etzanarazi ninduen eta ulertu nuen bere mendekuaren unea zela. Komunetik depilatzeko erabiltzen zuen argizaria zekarrela ikusi nuen. Eta jadanik zutiturik zegoen zakil gogorra laztandu ondoren argizaria zabaltzen hasi zen. Aurrena barrabiletan jarri zidan. Hurrengoa zakilaren inguru guztian. Eta jarri ondoren, jakina, kentzen hasi zen. Sentsazio arraroa iruditu zitzaidan. Alde batetik min pixkabat ematen zidan, baina bestetik plazera. Horrela, ordulaurden batean afeitatu zuen nire beheko partea eta gero, olio moduko bat zabaldu zidan xuabe-xuabe eskuekin… Ni guztiz beroturik nengoen, baina bere jolasa ez zen han bukatzen. Ohe ertzean eserarazi ninduen eta aulki bat jarrizuen nire aurrean. Nik eskuak askatzeko ahaleginak egin nituen baina berak ezetz egin zidan buruaz. Aulkian eseri zen, nire aurrean. Hankak zabaldu eta bere aluaren inguruan argizaria jartzen hasi zen. Orduan, bera ere, argizaria kentzen hasi zen niri begira zegoen bitartean. Bere alua ilerik gabe utzi arte. Bera ere olioa zabaldu zuen bere aluaren inguruan, eta operazio horretan zegoelarik, noizean behin, eskuak sartzen zituen zulotxoaren barruan, nire berotasuna areagotuz. Berriro ohean etzanarazi ninduen, ahoz gora. Eta bere alu biluzia nire ahoaren gainean eseri zuen, bere ahoa nire zakila irentsi bitartean. 69 ederra osatu genuen. Benetan gogotsu jan nion alu biluzia, sentsazio berriak sentituz, bere ahoak izarretaraino eramaten ninduen bitartean. Nik horrela bukatu nahi nuen, bere ahoan, baina bera ohartu zen korritzera nindoala eta altxatu zen. - Lasai, oraindik ez dut zurekin bukatu- esan zidan .Ohean lau hankatan jartzeko agindu zidan eta horrela egin nuen. Nire atzean jarri zen eta zaplastako xuabe bat eman zidan ipurmasailetan. Atzera begiratu nuen, baina burua ohearen mailara makurtzeko agindu zidan. Izterren artean sartu zitzaidan eskua eta nire barrabilak eta nire zakila laztantzen egon zen minutu batzuk. Gero, bere mihia nabaritu nuen nire ipurmasailetan. Gora eta behera. Eta gutxien pentsatzen nuen unean nire ipurtzuloan nabaritu nuen. Potroetatik ipurtzuloraino egiten zuen bidea. Eta ni txoro-txoro eginda nengoen. Harria bezain gogorra. - Eta orain plater gogorra- esan zidan. Atzera begiratzeko baimena ez banuen ere zeharka begiratu nuen eta zakil-gerrikoa, plastikozko dildo horietako bat, jartzen ari zela ikusi nuen. Itxura horrekin ederra zegoela bururatu zitzaidan. Baina nire ipurtzuloan silikonazko zakilaren punta nabaritzeak aterarazi ninduen pentsamendu horietatik. Lubrikantez betetako zakil faltsua astiro-astiro barneratzen hasi zen nire barrurantz. Gerritik hartu ninduen, noizean behin ipurmasailetan zaplastako xuabe horietakoak ematen zizkidan bitartean. Nik burua guztiz hondoratuta neukan almohadan eta plazerezko listuaz bustitzen ari nintzen maindirea. Argi zegoen bera ere gozatzen ari zela. Barruraino sartu zidan zakila eta horrela geratu zen une batez. Nik ezin nuen ezer egin, eskuak lotuta baineuzkan,baina berak bakarrik, bere eskuekin jolasten zuen. Eskuinekoa klitoriaren gainean zeukan. Ezkerrekoa bere ipurtzuloan. Korritu zenean, nire ipurditik atera eta ahoz gora jarri zidan, ohe ertzean eserita. Nire aurrean belaunikatu eta bere aho goxoarekin nire zakila jaten hasi zen, barrabilak laztantzen zizkidan bitartean. Ez nuen luzaro iraun, eta berehala bere ahoan bota nuen nire zukua. Berak ahoa irekizuen eta nire zukua nola irensten zuen erakutsi zidan, musu batean nire gorputzaren zaporea konpartitu bitartean…

viernes, 16 de julio de 2010

La Kutxi

"En la Pinto, en la Kutxi, en la Zapa, la gente dura rula, rula, rula". Handik nenbilen ni beste garai batzuetan bezala, kontatzera noana gertatu zitzaidanean. Gaueko hamabiak inguru izango ziren eta oraindik oso ondo genbiltzan. Aiztogileen kalean, edo ezagunagoa bazaizue "Kutxin", bi gizon jo nituen begiz. Bikote arraro samarra osatzen zuten. Bata garaia eta argala zen, eta nahiko makarra zirudien. Besteak, aldiz, gorpuzkera indartsua zuen eta pijo samar jantzita zihoan. Bietako edozeini jango niokeen zakila. Baina izatez ez zen gau aproposa, aspaldi ikusi gabeko lagunekin egotean, ez baita egokia pasatzen den lehenengoarekin ihes egitea. Beraz, parrandan jarraitu nuen zenbait orduz.


Tabernak ixten joan ziren eta azkenean gauean zehar elkar gurutzatu ginen gehienok toki berdinean egin genuen topo, eta han zegoen bikote berezia ere, bata zigarroak erre eta erre eta bestea kalimotxoari zurrut eta zurrut. Tragoak ateratzera joan nintzen, eta eurengana gerturatzeko aprobetxatu nuen, hainbeste, bikotearen erdi erdian kokatu nintzela. "Hiru pika, bi sanmi eta kalimotxo bat, mesedez". Makarrari begiratu eta irribarre egin nion. Gero hizketan hasi zitzaidan: "Zu zer, hemengoa zara?". "Keba, Gasteizen ikasi nuen". "Aaah. Eta nongoa zara?"... Hizketan ibili ginen nire lagun bat ea zer gertatzen zen ikustera etorri zenera arte. "Joder, zer fitxak behar dituzu barraketan ibiltzeko?? Ekarri tragoak lurrundu aurretik!". Han utzi ninduen, nire sanmiarekin eta gizonarekin. Bageneuzkan ezagunak komunean eta gustura ibili nintzen berarekin hizketan. Besteak ere ez zuen denbora galdu, konturatu ginenerako sekulako ilehoriarekin muxuka ikusi genuen, eta autoko giltzak eskatu zizkion lagunari eta alde egin zuten.

Han geratu ginen biok zertxobait lotsatuta, orain bera bakarrik baitzegoen eta ez zegoen beste erremediorik larrutan egitea baino. Bera Gasteizen bizi izan zen betidanik, baina bere laguna Bilbotarra zen. Hizketan denbora asko jardun genuen eta jada nahiko goiz edo berandu zen, bakoitzak ikusten duenaren arabera, eta bere etxera kolakaua hartzera ea joan nahi nuen esan zidan. Txurrorik ba al zuen galdetu nion nik. Eta berak baietz lasai egoteko. Nik txurro on bati uko egin ezin niola esan nion eta bere etxerantz abiatu ginen. Ez dut ondo oroitzen baina nahiko hurbil bizi zela iruditzen zait. Abestuz egin genuen bidea.

Etxea oso ilun zegoen eta hotz egiten zuen. Sartzean txakur handi batek egin zidan salto eta sekulako sustoa hartu nuen. Gero txakurra sukaldean utzi eta egongelara eraman ninduen. "Ez al gindoazen ba, kolakaua gosaltzera?". Txundituta egin zidan so. "Txantxetan nenbilen, gainera nik nahiago ditut txurroak lehenengo".

Bere gainean eserarazi ninduen eta muxu ematen hasi ginen. Titiak indarren eta zertxobait zabarki heltzen zizkidan, baina gustuta nengoen. Kamiseta kendu nuen eta ondoren berari ere kendu nion. Gero bularreakoa kendu zidan, eta nire titiburuak benetan gogorrak eta zorrotzak zeuden. Ahoan sartu eta hozkada txikiak ematen hasi zen. Nik bitartean eskua bere praketan sartzeko saiakerak egiten nituen, baina alferrik. Azkenean, bere gaineti jaitsi eta prakak kendu ninzkion, eta ni ere guztiz biluztu nintzen.

Sofan eseri zen eta ni bere gainean belauniko jarri nintzen. Berak bere zakilari eragiten zion bitartean, ni ere masturbatzen ninduen klitorixean kilimak eginez zakilaren buruarekin. Jada oso bustita nengoen eta jaitsi egin nintzen zakila aluan sartzeraino. Mugitzen hasi ginen eta nik ez nuen askoz gehiago iraungo. Bere eskuak nire titietan zeuden, eta nire eskuak bereen gainean, indarrez eragiten. Orduan kondoirik gabe ezezagun batekin nenbilelaz ohartu eta kendu egin nintzen. "Atzetik" esan nion.

Lau hanketan jarri nintzen sofaren gainean eta berak zakila aluan ondo ondo busti eta ipurdian sartzen hasi zen. Astiro-astiro sartu zuen eta sorbaldatik heldu ninduen atzeratuz, eta horrela ipurdia gorago jarriz. Astiro mugitzen zen, eta esku bat nire aldakan eta bestea pubisean zuen. Azkarrago joateko eskatu nion eta basati hasi zen. Hasieran min pixka bat ere eman zidan, baina gero ez. Nik esku bat sofan neukan eta beste ezkerreko titian. Isurtzera zihoala esan zidan eta atera eta birarazi egin ninduen. Ahoan isuri nahi zuela pentsatu nuen, baina atzeratu egin ninduen eta nire sabelaren azpian isuri zuen. Gero makurtu eta hau miazkatzen hasi zen, sar zitzakeen hatzamar guztiak aluan sartzen zizkidan bitartean. Sabela garbi utzi zuenean, aluan ibili zen gauza zoragarriak eginez. Mmmm, horrelako beste bat behar dut orain!


jueves, 15 de julio de 2010

Zuen pasadizuak irakurri nahi ditut!

Bloga bizirik mantentzeko eta gauza berriak egoteko beroalaneska@hotmail.com helbidea zuen eskuetan jartzen dut. Hona proposamenak, zuen lizunkeriak, pasadizuak eta edozer bidal diezadakezue. Animatu zaitezte!!!!

Hurrengo geltokia Abando

Bilbon nengoen era berezian ezagutu nuen lagun berezi batekin. Egun beroa zen benetan eta nik gona gorri motz bat neraman eta tirantedun kamiseta zuri bat. Bilbon egoteko kolore aproposak. Lagunarekin alde zaharreko metroan elkartzekoa nintzen. Ez nengoen batere urduri, are gehiago, esango nuke inoiz baino lasaiago nengoela.
Orduerdi egon nintzaion zain eta izozki bat eskatzera joan nintzen ez aspertzeko. Ordaintzen nengoela sakelekoa bibratzen hasi zen. Bera zen: David llamando. Eta hartu nion. "¿Dónde estás?", "Detrás del carrito de los helaus". "Ah, sí, ya te veo". "Epa!". "¿De qué es el helado?". "De tarta de queso". "Mmmm, ¡qué bueno!" "Eeh, David, colgamos, vale?". Eta jada ondoan geunden eta biok eseki genuen.
Ondorengo orduerdia taberna batean igaro genuen. Nik kaña bat hartu nuen eta urdaiazpiko eta piperberde pintxo bat eta kokakola berak. Denbora gutxi geneukan, lanera joan beharra baitzuen, eta pintxoa mauka mauka jan zuen, inongo disimulu gabe titiak begiratzen zizkidan bitartean. "¿Qué tal?" galdetu nion nik. Eta berak, "Fatallll". Begiradak oso bero zegoela aditzera eman zidan, baina nik ez nuen erasotzeko asmorik. Bilbotik ibili ginen bueltaka. "Vamos a rular un poquillo". Orduan lanera joateko ordua iritsiko zitzaiola laster esan zidan Arriaga aurretik igarotzen geunden unean. Abando zen hurbilen geneukan metro geltokia.
Haruntz abiatu ginen. Nik ez dut Bilbo berak bezain ondo ezagutzen eta Abandon metro geltokia ez ezik, tren geltokia ere badago. "Voy al baño". Nik lagundu egin nion, baina ez nekien argi noraino jarraitzea nahi zuen eta neska eta mutilen kumunean banantzera gindoazenean "Ven" esan zidan.
Bere atzetik joan nintzen eta kumun batera sartu eta atea itxi zuen. Oso zikin zegoen eta usaina oraindik ez zen jasangaitza baina gutxi falta zitzaion. Elkarri begiratu eta muxu eman zidan. Lehenengo ahoan, titietan ondoren,gero makurtu eta izterretan. Gona pixka bat igo nuen eta tanga jaitsi zidan. Izterretan muxu ematen jarraitzen zuen bitartean klitorixa ukitzen zidan. Eta gero mihiarekin egiten zuen. "Quiero que me folles" esan nion nik. Zutik jarri zen bera eta prakak jaitsi zituen. Oraindik ez zeukan guztiz gogor eta oraingoan ni makurtu eta zakila jaten hasi nintzaion. Hasperenka hasi zen, inoiz mutil bati entzun dizkiodan altuenak egin zituen. Altxatu egin ninduen eta sartzera zihoala uste nuen, baina muxu eman zidan eta "No puedo". Nik irri egin nuen, broma zela pentsatuz eta berriz ere makurtu eta zakila ahoan sartu nuen. Baina kendu egin ninduen, jantzi eta kumunetik atera zen. Pixka batera ni atera nintzen eta gizon bat txiza egiten zebilen, eta harriturik begiratzen zidan gona jaisten nuen bitartean.