viernes, 16 de julio de 2010

La Kutxi

"En la Pinto, en la Kutxi, en la Zapa, la gente dura rula, rula, rula". Handik nenbilen ni beste garai batzuetan bezala, kontatzera noana gertatu zitzaidanean. Gaueko hamabiak inguru izango ziren eta oraindik oso ondo genbiltzan. Aiztogileen kalean, edo ezagunagoa bazaizue "Kutxin", bi gizon jo nituen begiz. Bikote arraro samarra osatzen zuten. Bata garaia eta argala zen, eta nahiko makarra zirudien. Besteak, aldiz, gorpuzkera indartsua zuen eta pijo samar jantzita zihoan. Bietako edozeini jango niokeen zakila. Baina izatez ez zen gau aproposa, aspaldi ikusi gabeko lagunekin egotean, ez baita egokia pasatzen den lehenengoarekin ihes egitea. Beraz, parrandan jarraitu nuen zenbait orduz.


Tabernak ixten joan ziren eta azkenean gauean zehar elkar gurutzatu ginen gehienok toki berdinean egin genuen topo, eta han zegoen bikote berezia ere, bata zigarroak erre eta erre eta bestea kalimotxoari zurrut eta zurrut. Tragoak ateratzera joan nintzen, eta eurengana gerturatzeko aprobetxatu nuen, hainbeste, bikotearen erdi erdian kokatu nintzela. "Hiru pika, bi sanmi eta kalimotxo bat, mesedez". Makarrari begiratu eta irribarre egin nion. Gero hizketan hasi zitzaidan: "Zu zer, hemengoa zara?". "Keba, Gasteizen ikasi nuen". "Aaah. Eta nongoa zara?"... Hizketan ibili ginen nire lagun bat ea zer gertatzen zen ikustera etorri zenera arte. "Joder, zer fitxak behar dituzu barraketan ibiltzeko?? Ekarri tragoak lurrundu aurretik!". Han utzi ninduen, nire sanmiarekin eta gizonarekin. Bageneuzkan ezagunak komunean eta gustura ibili nintzen berarekin hizketan. Besteak ere ez zuen denbora galdu, konturatu ginenerako sekulako ilehoriarekin muxuka ikusi genuen, eta autoko giltzak eskatu zizkion lagunari eta alde egin zuten.

Han geratu ginen biok zertxobait lotsatuta, orain bera bakarrik baitzegoen eta ez zegoen beste erremediorik larrutan egitea baino. Bera Gasteizen bizi izan zen betidanik, baina bere laguna Bilbotarra zen. Hizketan denbora asko jardun genuen eta jada nahiko goiz edo berandu zen, bakoitzak ikusten duenaren arabera, eta bere etxera kolakaua hartzera ea joan nahi nuen esan zidan. Txurrorik ba al zuen galdetu nion nik. Eta berak baietz lasai egoteko. Nik txurro on bati uko egin ezin niola esan nion eta bere etxerantz abiatu ginen. Ez dut ondo oroitzen baina nahiko hurbil bizi zela iruditzen zait. Abestuz egin genuen bidea.

Etxea oso ilun zegoen eta hotz egiten zuen. Sartzean txakur handi batek egin zidan salto eta sekulako sustoa hartu nuen. Gero txakurra sukaldean utzi eta egongelara eraman ninduen. "Ez al gindoazen ba, kolakaua gosaltzera?". Txundituta egin zidan so. "Txantxetan nenbilen, gainera nik nahiago ditut txurroak lehenengo".

Bere gainean eserarazi ninduen eta muxu ematen hasi ginen. Titiak indarren eta zertxobait zabarki heltzen zizkidan, baina gustuta nengoen. Kamiseta kendu nuen eta ondoren berari ere kendu nion. Gero bularreakoa kendu zidan, eta nire titiburuak benetan gogorrak eta zorrotzak zeuden. Ahoan sartu eta hozkada txikiak ematen hasi zen. Nik bitartean eskua bere praketan sartzeko saiakerak egiten nituen, baina alferrik. Azkenean, bere gaineti jaitsi eta prakak kendu ninzkion, eta ni ere guztiz biluztu nintzen.

Sofan eseri zen eta ni bere gainean belauniko jarri nintzen. Berak bere zakilari eragiten zion bitartean, ni ere masturbatzen ninduen klitorixean kilimak eginez zakilaren buruarekin. Jada oso bustita nengoen eta jaitsi egin nintzen zakila aluan sartzeraino. Mugitzen hasi ginen eta nik ez nuen askoz gehiago iraungo. Bere eskuak nire titietan zeuden, eta nire eskuak bereen gainean, indarrez eragiten. Orduan kondoirik gabe ezezagun batekin nenbilelaz ohartu eta kendu egin nintzen. "Atzetik" esan nion.

Lau hanketan jarri nintzen sofaren gainean eta berak zakila aluan ondo ondo busti eta ipurdian sartzen hasi zen. Astiro-astiro sartu zuen eta sorbaldatik heldu ninduen atzeratuz, eta horrela ipurdia gorago jarriz. Astiro mugitzen zen, eta esku bat nire aldakan eta bestea pubisean zuen. Azkarrago joateko eskatu nion eta basati hasi zen. Hasieran min pixka bat ere eman zidan, baina gero ez. Nik esku bat sofan neukan eta beste ezkerreko titian. Isurtzera zihoala esan zidan eta atera eta birarazi egin ninduen. Ahoan isuri nahi zuela pentsatu nuen, baina atzeratu egin ninduen eta nire sabelaren azpian isuri zuen. Gero makurtu eta hau miazkatzen hasi zen, sar zitzakeen hatzamar guztiak aluan sartzen zizkidan bitartean. Sabela garbi utzi zuenean, aluan ibili zen gauza zoragarriak eginez. Mmmm, horrelako beste bat behar dut orain!


1 comentario:

Iruzkin bat utziko bazenu, eskertuko nizuke. Eskerrik asko!!