sábado, 7 de agosto de 2010

Larrutan non

Gaur lagunartean hizketan geundela, izandako azkenengo txortaldiak utzi dizkidan zaurien erruz, txortalekuen gaia atera da. Oso kitzikagarria da herri ezezagun batean ezezagun batekin txortan egitea, baina ez da erosoena, inondik ere. Gaztetan ez dago beste erremediorik, urteak behar izan nituen nik ohe batean txortan egiteko. Hasieran mendian, autoetan, tabernaren bateko kumunean, kalegorrian, eta batek daki zein toki idilikotan. Oroitzen dut nola behin mutil batek bere garajera eraman ninduen. Autoko olio eta koipez lohituta amaitu genuen, eta gero etxera bueltzatzean komeriak. Irudimena asko lantzen nuen aitzakiak asmatzeko garai hartan.

Autoan nahiko ongi moldatzen ginen, eta horrela eguraldi txarrarekin ere egin zitekeen larrutan gustura. Musika jartzen genuen eta amaitzean erre eta erre aritzen ginen.

Larrutan ohe batean egin nuen lehenengo aldia badaukat gogoan. Gehienon lehenengo aldia ohean antzekoa izaten da. Mutilaren gurasoak oporretan joanak ziren eta etxera gonbidatu ninduen. Eta ez gara konturatzen zer den, zoragarria da, eroso baikaude, badakigu inor ez dela agertuko eta arreta bestearengan jartzea besterik ez daukagu. Goxo-goxo egon ginen izara artean, autoan ezbezalako lotura osatuz.

TXORTALEKUEN INGURUKO IRUZKINAK ALDEZ AURRETIK ESKERTZEN DIZKIZUET!

4 comentarios:

  1. niri ohean gustatzen zait gehien, baina etxetik kanpo morbo asko ematen dit

    ResponderEliminar
  2. kalean larrutan egitea uda bada ondo dao, bañan negun portaletara sartu behar

    ResponderEliminar
  3. morbo gehien eman didan tokia donostiako urgull mendi bidea izan da...

    ResponderEliminar
  4. Beno, ni azkeneko aldiz komun baten hasi nintzen baino kanpoko jendeak etzun paken uzten eta azkenen kotxea jun behar hasitakoa bukatzea. Eta beno, azkeneako kotxen uste baino hobeto e!

    ResponderEliminar

Iruzkin bat utziko bazenu, eskertuko nizuke. Eskerrik asko!!