sábado, 7 de agosto de 2010

Iratzargailua

Julenen neska asteburu pasa joana zen lagunekin, urrutira. Hala esan zidan berak behintzat, messengerrean hizketan geundela, eta pelikula bat ikustera joatera gonbidatu ninduen. Nik ez nekien zer egin, asmoa zein zen bainekien, edo behintzat suposatzen nuen. Azkenean bere gonbidapena onartu eta orain hemen gaude filma aukeratzen. Azkenean "Death proof" aukeratu dugu, nik askotan entzun izan ditut honi buruzko gauzak baina ez naiz inoiz ikustera iritsi.
Sofan eserita gaude, bero handia egiten du eta etxeko leihoak zabalik daude. Kaleko ahotsak entzuten dira, baina gu filmari so. Egia esan, kritika onak mereziak dituela iruditu zait, momentu batez Julen ahaztu dut eta pelikulan sartu naiz bete-betean, eta badirudi berak berdina egin duela. Pertsonaiek auto-istripua izan dute eta nahiko gogorra izan da, eta nik eskuak aurpegian jarri ditut eta Julen hurbiltzen hasi da, besaburuan jarri baitit eskua. Irribarre egin diot eta filma ikusten jarraitu dugu.
Azkenean amaitu da eta ez da ezer gertatu. "Marka guztiak hautsi dizkit film honek!" pentsatu dut. Julenek garagardo batzuk ekarri ditu eta hizketan egon gara denbora luzez. Lagun handiak izan gara beti, eta gai batzuetan sartzen garenean orduak eman ditzakegu hizketan. Beste garagardo bana, beste bat, beste bat...
Hatz bat nabaritu dut ezpainetan eta astiro begiak zabaldu ditut. Gela arrotz batean nago, eta pixka bat kosta zait non nagoen asmatzea. Julenen ohean nago. Atzo loak hartuko ninduen, ez baitut ezer gertatu zenik oroitzen. Ezta nola iritsi naizen ohera. Ezpainak ireki eta hatzamarrean eman diot muxu. Emeki jaitsi da eta bularretakoa askatu dit. Kendu eta hatzarekin inguratu dit titiburu bat eta gero eskuekin titiak heldu eta muxu bana eman die. Hatzarekin sabelean zehar pasa eta zilborra inguratu du. Begiak itxi ditut eta nire hanken artean nola kokatzen den nabaritu ahal izan dut. Hatzarekin beherantz jarraitu du eta nire tangaren hariekin egin du topo. Jaitsi eta kendu egin dit. Hatzarekin beherantz jarraitu eta oztopo gehiago ez du aurkitu nire klitorixa laztantzeko. Hatzekin lehendabizi, mihiarekin ondoren. Makurtu eta aluan zehar pasatu dit mihia. Nik begiak itxita jarraitzen dut, erdi esna, erdi lo nago oraindik, eta zentzumen guztiak Julen egiten ari zaizkidan laztanetan murgilduta dauzkat.
Klitorixa inguratzen dit mihiaz eta hatz bat aluan sartu dit eta beste eskuarekin eskumako titia laztantzen ari zait. Oso gustura nago horrela. Baina mihia jaitsi eta aluan sartu dit, eta sartu eta ateratzen ari zai eta orain klitorixa hatzekin laztantzen dit. Guztiz kitzikatuta nago eta jada jasangaitza egiten ari zait gozamena. Laster iritsiko naiz, eta esku bat jaitsi eta ilea laztandu diot. Gero eta ozenago ari naiz hasperenka eta bat batean jasangaitza egin zaidan momentuan iritsi naiz orgasmora. Begiak zabaldu ditut instant batez eta eguneko lehen eguzki izpiak iritsi zaizkit begietara. Bitartean Julenek mihia alu osoan zehar pasatu eta muxu eman dit klitorixean. Astiro igo eta muxu bat eman dit kopetan eta nire ondoan etzan da.
Horrelako iratzargailu batekin ez legoke arazorik goiz esnatzeko.

2 comentarios:

Iruzkin bat utziko bazenu, eskertuko nizuke. Eskerrik asko!!