miércoles, 26 de mayo de 2010

Peioren moketa

Peio gipuzkoako herri txiki bateko mutila da. Lagunak dauzkagu komunean, eta zenbait parrandatan topo egin genuen arren, ez zegoen ezer egun batean horrela amaituko genuela esaten zigunik.

Kontua da, arratsalde batean bere etxera joan ginela lagun bat eta ni, bere pisukidea nire lagunaren mutila baitzen. Baziren 2 urte edo Peiorekin topo egiten ez nuela, eta atea zabaldu zigunean nahiko erakargarri ikusi nuen.

Txandaleko praka motz batzuk zeramatzan, kamiseta gorri bat eta oinetan txankletak. Ile marroia du, orduan motz-motza eta begiak ere marroiak. Besoak luzeak eta gihartsuak, eta gehien erakari ninduena: irribarre jator bat.

Arratsaldea aurrera zihoan heinean giroa berotzen joan zen. Hasieran bromatan nire lagunaren mutilak orgia bat egitea proposatu zuen eta elkarrizketa berotzen joan zen bikotea logelara joan zenera arte. Orduan Peio eta biok bakarrik gelditu ginen balkoian.

Oso goxo hitzegiten du eta hau ere asko gustatu zitzaidan. Zigarro bat eskaini zidan eta biok erretzeari ekin genion. Hizketan ibili ginen zenbait denbora, baina azkenerako zertaz hitz egin ez genekiela geratu ginen, ia ezagutzen ez baikinen, eta eguraldiari buruz eta udako planei buruz nahikoa hitz egin genuenean, elkarri begira geratu ginen. Orduan nik erdi txantxetan erdi benetan esan nion:

- Beno, gu ere joan beharko gara, badirudi hauek ondo pasatzen ari direla.

Orduan Peiok larri aurpegia jarri zuen, ez dut uste hala zenik, baina niri hori iruditu zitzaidan. Orduan ahots baxu-baxuz erantzun zuen:

- Joango gara nire logelara?

Oduan biok altxatu eta egongelatik bere logelara jarraitu nion gogoz beterik. Berak ez zuen atzera begiratzen, bazirudien lotsatuta zegoela.

Logela oso handia zen, eta ohea oso txikia zen eta albo batean zegoen. Lurrean moketa zatarra zuen, gorrixka. Hormetan berriz hainbat poster zituen jarrita, hauen artean bat errealekoa. Atea itxi zuen eta begira geratu zitzaidan. Ni hurbildu eta muxu eman nion. Berarengana hurbildu zuen nire gorputza eta astiro-astiro mugitzen zen, bere zakila nire aluan igurtziz. Nik bitartean ipurdia ukitzen nion, guria zuen eta gogorra, eta nire gorputzera orandik gehiago hurbiltzen nuen. Orduan oherantza eraman nuen, baina berak ezetz egin zidan buruarekin. Ni harrituta geratu nintzaion begira, eta lurrean eseri zen. Bere gainean eseri nintzen eta titiak ukitzen zizkidan, gogorregi nire gusturako, baina oso bero geunden eta nahiko basati genbiltzan.

Jada bere zakila ikusteko gogoa handiegia zen eta prakak jaisten saiatu nintzen baina alferrik. Momentu batez gelditu eta arropa guztia erantzi genuen.

Bularrean ile nahikoa zuen, eta zilbor azpian ere, zakilerako bidea markatzen duten horietakoak. Izugarri berotzen nau horrek. Makurtu egin nintzen eta zakila ahoan sartu nuen osorik eta kementsu jaten hasi nintzaion. Berak eskua buruan jarri zidan erritmoa markatuz. Hasperenka hasi zen, baina kokotsetik heldu eta zutunarazi egin ninduen.

Klitorixa laztantzen hasi zitzaidan ezkerreko eskuarekin, eskumakoarekin zakila astintzen jarraitzen zuen bitartean. Nik esku batez barrabilak ukitzen nizkion, eta beste eskuarekin nire ezkerreko titia ukitzen nuen. "Sartu", esan nion. Orduan kondoi bat atera zuen kutxa batetik eta niri eman zidan jar niezaion. Lau hanketan jarrarazi ninduen bere moketa gorrixkaren gainean eta zakila astiro sartu zidan, baina behin barruan azkar mugitzen hasi zen. Blai eginda zegoen eta baita ni ere ;p. Bira eman eta moketan etzan nintzen hankak zabalik. Iristear nengoen eta titiei gogor eusten nien. Gozamena jasanezina zen eta klimaxera iritsi nintzen. Bera ohartu eta zakila gogorrago baina astiroago sartzen hasi zen. Gero nire titiak elkarren ondoan jarri eta muxu eman zien. Orduan albo baterantz bultzatu ninduen eta berari bizkarra emanez nire gorputzaren eskumako aldean jarri nuen pisu guztia. Berak aldaketatik gogor eusten zidan eta halako batean zakila barruan utzi zuen aldi batez, berriz ere atera eta emeki-emeki baina indarrez sartu zuen. Orduan banandu eta biok moketan etzan ginen gora begira. Bera arnasestuka eta izerditan eta ni oraindik beste munduren batean.

Besterik gabe jantzi eta egongelara bueltatu ginen. Bikotea bertan zegoen jada palomitak jaten filme bat ikusten zuten bitartean. Begirada konplizeak jaurti zizkiguten, baina ezer gehiago. Oh Peio, Peio!

5 comentarios:

Iruzkin bat utziko bazenu, eskertuko nizuke. Eskerrik asko!!