lunes, 10 de mayo de 2010

Txorta joko nioke gustura...






Denok dugu pertsonaren bat edo gehiago inguruan, edo buruan bada behintzat, txorta joko geniokeena baina ezinezkoa edota oso zaila dena. Nik horrelako hainbat izan ditut bizitzan zehar, eta oraindik ere baditut.



Esaterako, nire auzoko gizon bat. Bi alabatxo ditu eta baita txakur bat ere. Berarekin topo egiten dudanean sekulako gogoak etortzen zaizkit. Eta esaten duenean: "Esaiozue agur!" eta bi alabatxoek agur egiten didate. Eta pozik egingo niekeen alabei agur eta euren aitarekin geldituko nintzateke. Behin baino gehiagotan egin izan dut amets berarekin, lo zein esna. Behin ia aukera izan nuen, baina ez dago ondo aitatxo batekin txortan egitea. Kamiseta bat erori zitzaidan eta ematera etorri zen, gainera plantxatuta eta guzti zekarren. Baina beno ikusteak ere zertxobait alaitzen dit eguna.




Tabernariren bat ere badago, gustura zakila jango niokeena. Beti irribarrez eta txistetxoa egiten duena. "Kafesne bat, mesedez" esaten diodanean ez da benetan nahi dudana...




Gero eskalatzaileak. Denak ditut gustuko... Aitortu beharra daukat Patxi Usobiaga ikusi dudanetan bera baino gorago igo izan naizela... mmmmm. Atsegin ditut eskalatzaileak, besoak batez ere, baina gehienek izaten dute horrelako zorotasun kutsu bat oso oso bero ipintzen naute.


Telebistako hainbati ere larrua joko nieke gustura: Pagadiri (beno Pagadiri dizkiodan gogoak aitortu ditut lehenago), House egiten duen aktoreari...

Haritz Leteri... Puffff... Laster sarrera oso bat eskaini beharko diodalakoan nago. Musikariak. Hauek bai jartzen nautela bero...
Autobus gidariren bat, irakasleren bat, suhiltzaileak... nori joko zeniokete zuek larrua gustura?

14 comentarios:

  1. nik nire bezinari, bere bularretakoak leio aurrean eskegitzen dagoenean

    ResponderEliminar
  2. Zuri, blog honetako idazle zaren horri, neska!!

    ResponderEliminar
  3. Neska naizen aldetik zurekin eta aita den batekin jolastuko nuke gustura! Honek alaba bat du zoragarria! bera bezelakoxea!

    animatuko zinateke(mutila bera izan ez baldin badaiteke ere)??

    ResponderEliminar
  4. hau da hau!! ez nituen erantzun hauek espero. Jaja! irakurleok sukulako morboa ematen didazue, baina jada 1000 bisita izan ditut eta nahiz eta denoi larrutan egingo nizuen arren, zail ikusten dut.
    Azkenengo anonimoari, animatuko nintzateke, baina konfidantza pixka bat hartuz gero hobe litzateke.

    Eskerrik asko iruzkinengatik!

    ResponderEliminar
  5. nik ezagutzen dudan bizkaitar bat harrapatuko banu... baina zail ikusten dut.

    ResponderEliminar
  6. Kaixo! azken aurreko anonimoa naiz.

    Ados nago zurekin, konfidantza pixka bat hartzea ondo legoke. Ba elkar pixka bat ezagutzea nahi baduzu egin kasu,

    nineroni@hotmail.com

    eta gero gerokoak!

    Beste neskaren bat hirukorako prest balego ere, jar dadila nirekin harremanetan, gerorako inongo konpromezurik gabe,noski!

    besterik gabe, segi blog honekin inguruak alaitzen, neska!

    ResponderEliminar
  7. ni mutila naiz, baina oso gustora probatuko nuke zukin, emten diazun morboakin....... nik e nahi zaitut nire e-mail-etan izan!

    ResponderEliminar
  8. Ba ni egona naiz bi alaba dituen aitatxo batekin eta zoragarria izan zen. Hoyek ematen diate morbo geyen...
    Blog zoragarria!!!

    ResponderEliminar
  9. nik ez dakit zer egingo nukeen, oso bero jartzen naute batzuek, baina familia bat desegiteko aukera egotea nire kapritxo bategatik... bikoteetan desberdina da. Hala ere, biok izango genukeen erantzukizuna, eta egiteko asmoa badu, besteren batekin ere egingo du, baina nik nahiago dut horrelako arazoetan ez sartu. Hala ere, bananduta dagoen aitatxoren bat aurkituko banu...!

    ResponderEliminar
  10. Tentuz jokatuz gero ez dago zertan familia bat desegin... ez dut esango ondo dagoenik, inundik inora ere, bikotea eta seme alabak engainatzea, baina familia duen horrek gauzak oso argi baditu... bikotearekin familia bat osatzeko erabakia hartu duen momentutik garbi dago sexu gogoak bultzatuta bakarrik ez dela elkartu harekin. Beraz familia ez dago zertan hautsi...

    Agian, baliteke gaizki pasatzen duena familiaz kanpokoa izatea, aitatxo edo amatxo horrekin inungo aukerarik ez duelako eta pasa behar ez zena pasa delako...

    Nire iritzia da, besterik gabe.

    Gustatzen zaizkit horrelako elkarrizketak, bai horixe! Ederra bloga!

    ResponderEliminar
  11. Nire aitatxo horrek oso ondo daki zer egiten duen, ezta lehen aldia izan eta azkena ere ezta izango. Ni enaiz errudun sentitzen, berak ikusiko du zer egin. Hori bai, emaztea eta alabak asko maite ditu

    ResponderEliminar

Iruzkin bat utziko bazenu, eskertuko nizuke. Eskerrik asko!!