miércoles, 12 de mayo de 2010

Piknika

Goiza da eta eguraldi ederra dago. 11etan mendira igotzeko geratu naiz ohiko lagun batekin eta ohiko tabernan zain nago, gosaltzen dudan bitartean berari itxaroten. Gaurkoan 5 minutu berandu besterik ez da iritsi, baina igartzen zaio esnatu berri dagoela eta lasterka etorri dela honaino.

Kafesneari azukrea botatzen diodan bitartean, berak zurito bat eskatu du. Iritsiko al gara mendira? Ez litzateke lehen aldia mendira joateko geratu eta azkenean poteoan amaitzen duguna.

Gaurko eguraldia ordea, hain da ona non ezin gaitezkeen tabernan geratu. Hala ere, ez dago presarik, eta egunkaria irakurriko dut.

Beno, jada 12 dira eta abiatu gara. Herriko plazan gaude oraindik baina bagoaz. Uste dut bioi mendira joateko gogoak kendu zaizkigula, baina tontortxo bat besterik ez denez, igo beharko!

Banago arnasestuka jada. Lagunak kamiseta kendu du eta izerdi patsetan dago. Erritmoa motelduko dut.

Beno azkenean iritsi gara! Ia ordubiak dira eta bezkaltzeko ordu ona. Nire motxilatik traste guztiak aterako ditut. Mantel polit bat ekarri dut, saskia besterik ez zaigu falta piknika egiteko. Janaria behintzat sobera daukagu.

Tripak beteta mantelaren gainean etzan gara eguzkia hartzeko asmoz. Jada 10 minutu daramatzagu etzanda eta halako batean eskutik heldu dit. Orduan biok elkarri begira jarri gara. Irribarre gaiztoak ihes egin digu bioi , badakigulako biok berdina pentsatu dugula, zer gertatuko den eta beti berdin gabiltzalako.
Aldapak ematen didan mugitzeko erraztasuna aprobetxatu eta mugimendu arin batez bere gainean eseri naiz hankak zabalik. Muxu eman diot eta berak titiak ukitzen dizkit. Gure txoko ezkutuan gaudenez, ez daukagu zertan tokiz aldatu, hemen lasai egin dezakegu txortan.
Nire ezkerreko titian zeukan eskua gorputzean behera eraman du eta eskua praketan sartu. Klitorixarekin jolasean hasi zait eta berari ere nola hazten zaion nabaritzen dut aluan. Mendiko erropak duen abantaila bat! Orduan aldakak mugitzen hasi naiz, txortan bageunde bezala. Berak nire klitorixarekin jolasten jarraitzen du eta nik eskua praketan sartu diot, baina aldakak mugitzen jarraitzen dut.
Bere ezpainetatik titiburuetarako bidea egin dut mihiaz, eta orain zakilera iristeko zorian nago. Prakak pixka bat jaitsi ditu eta zakila tente tente irten da praketatik. Nik jateari ekin diot, gogotsu ezpainekin eta mihiaz gora eta behera eraginez. Eseri egin da eta nire ilea laztantzen du. "Bai, laztana" antzerako zerbait entzun diezaioket hasperen artean. Gero eta arinago egiten diot eta berak ilea laztantzen jarraitzen du. Isurtzera doala nabaritzen diot eta bat batean nire buruari beherantz egin dio bultza, zakil osoa ahoan sarraraziz. Orduan hazia zakilean gora taupaka nola datorren nabaritu bezain laster, nire ahoan isuri du eta guztiz jaitsi zaionean altxatu eta muxu eman diot. Herrira jaisteko irrikitan nago, etxera goazean txortan egin diezadan!

7 comentarios:

  1. badaukot ja astebukaerarako plana!
    segi horrela, neska!

    ResponderEliminar
  2. eztakitt neu nazen bakarra nabarittu dabena diferentzia asieran idazten zebenetik ona bañe niri pentzetan jat len askoz be hobiauak ziala istioxak
    alatabe ondo dau bloga

    ResponderEliminar
  3. zein istorio iruditzen zaizkizu okerragoak? jakitea gustatuko litzaidake. zer da gustatzen ez zaizuna edo nabaritzen duzun aldea? eskerrik asko iruzkinagatik!

    ResponderEliminar
  4. Niri testua polita iruditzen zait!

    Agian anonimoari gehiago mugitzen zaio barneko ar hori aurreko testuekin.. horrek ez du esan nahi hau okerrago dagoenik..

    hala ere sentsazioak gehiago azpimarratuko nituzke..

    ResponderEliminar
  5. jajajaja. Dena dela, asmatutako istorioak sartu beharko ditut, benetazkoak denak ez direlako hain zirraragarriak. Beno istorio berrien bila nabil!

    ResponderEliminar
  6. "bero ala?" da zure blogaren izena eta ni behintzat horrela jartzen naiz zure istorioak irakurri ostean... bi egunetik behin sartzen naiz gutxi gorabehera zure testu beroak irakurtzeko irrikaz, baina, azken astean ez duzu berririk idatzi! Azken iruzkinean diozu istorioak asmatu beharrean zaudela, baina, nork ez du nahiko izan istorio horietako protagonista?? ni behintzat prest nago!!

    ResponderEliminar
  7. istorio faltagatik baino gehiago, denbora faltagatik ez dut idatzi azken bolada honetan, baina eskerrik asko Jon, bloga aurrera ateratzen laguntzen saiatzeagatik! jajaja! lasai, laster ekingo diot berriz ere 2 egunetik behin idazteari. Ondo izan!

    ResponderEliminar

Iruzkin bat utziko bazenu, eskertuko nizuke. Eskerrik asko!!