lunes, 3 de mayo de 2010

"Laparre, gaur goiz esnatu haiz!"

Leitzako jaiak. Bertako giroa asko gustatzen zaigu kuadrilakooi eta bertan agertu ginen pentsatu ere egin gabe, ez genuen kanpindedark ere hartu, baina bertan zegoen kanpinean asteburua igarotzea pentsatu genuen. Iluntzerako bertan geunden, eta juergarako gogo itzelen atzetik ere beste gogo itzel batzuk bagenituen baita, beste zerbaitetarako.

Tabernetan bazebilen jendea, baina gustura egon gintezkeen. Gure lagunarteko baten mutila Leitzakoa da eta bi kuadrilak elkarrekin ibili ginen. Edozeinekin egingo nukeen txortan, baina bazegoen bat denbora guztian begiradatxoak botatzen zizkidana, eta ni ohartu nintzenean, bueltatzen hasi nintzen.

Nahiko edanda geunden guztiok eta taberna batean patxangilla dantzatzen geundela mutilari hurbildun nintzaion, eta berekin dantzan hasi nintzen. Praka motz-motz batzuk neramatzan, eta berak ipurdian zakila jartzen zidan, kriston beroaldia neukan gainean, eta bere zakila gogor sumatzen hasi nintzean keinu bat egin eta kumunerako bidea egin genuen, bata bestearen atzetik.

Laparre. Horrela deitzen zioten, abizena izango zuen. Kumunera sartu eta hormaren kontra jarri ninduen bizkarrez. Titiak ukitzen zizkidan esku batez eta nik ipurdia bere zakilaren kontra gehiago estutu nuen.

Bira eman eta muxu ematen ibili ginen, nik prakak jaisten ninzkion bitartean. Txandala zen, beraz ez nuen arazorik izan. Makurtu eta zakila jaten hasi nintzaion, baina oso bero nengoen eta konketaren kontra jarri nintzen, prakak jaitsi eta zakila sartu zidan. Argia itzali zen, eta zoritxarrez ezin izan nuen ikusi nolako aurpegia jartzen zuen txortan genbiltzan bitartean. Asko gustatzen zait ispiluen aurrean larrua jotzea, lau hanketan nagoenean, batez ere. Ez zuen kondoia jarri eta gelditu eta jarri egin nion, eta larru jotzen jarraitu genuen, azkar amaitu zuen baina amaitzeko denbora eman zidan. Orduan kumunean eserarazi ninduen eta alua jan zidan. Benetan ondo egiten zuen, eta atea jotzen hasi zitzaizkigunez, ez genuen amaitzeko betarik izan.

Lagunak konturatu ziren, argi dago. Parrandan jarraitu genuen, eta elkar zertxobait ezagutu genuen, hizketan aritu baiginen geratzen zen gau guztia.

Zazpi eta erdietan, jendea bazihoan etxeruntz, eta nik ere amaitzeko gogoak nituen. Laparrek bere etxera "Kolakaua" hartzera gonbidatu ninduen, eta ohe batean lo egitearen eskaintzari ezin izan nion uko egin.

Beraz bere etxerantza abiatu ginen, jada argitu zuen eta goiz polita galtzera gindoazen.

Etxeko atea zabaldu zuen eta sukalderantz abiatu nintzen , baina berak logelara eraman ninduen eta biluztu eta ohean etzan zen eta bere gainean jarri nintzen, zakila astiro aluan sartuz. Gero mugitzen hasi nintzen, berak titietatik heltzen zidan eta titietan muxu ematen zidan eta ni gero eta azkarrago mugitzen nintzen, geldialdi txikiak eginez. Orduan mugimendu arin batez buelta eman eta belauniko jarri zen, isurtzera zihoan eta ahoa zabaltzeko esan zidan. Inoiz ez nuen halako esnerik gosaldu.

Geroxeago sukaldera joan zen janari bila eta ni ohean geratu nintzen bere zain, biluzik. Orduan bere pisukidea izango zenaren ahotsa entzun nuen harriduraz:

- Laparre, gaur goiz esnatu haiz!

4 comentarios:

  1. Zorionak blogagatik, bikaina da! bero bero jartzen nau.
    segi idazten!

    ResponderEliminar
  2. puf....kontakizun au besterik ez dut irakurrri eta iada "gaixo" nago...ezin imagina dezaket nola egongo naizen bukaera aldean...iristen banaiz karo!

    ResponderEliminar
  3. pozten naiz!! eskerrik asko idazteagatik. Udaberria, udaberria. Gaixo jartzen gaitu.

    ResponderEliminar

Iruzkin bat utziko bazenu, eskertuko nizuke. Eskerrik asko!!