miércoles, 4 de abril de 2012

O.-ri maitasunez

Epa Maitia,

Badakit blog honen berrik ez duzula eta agian egunen baten aurkitu eta estiloa ezaguna egingo zaizula. Arraroa irudituko zaizu edo ulertzea zaila izango zaizu.


Aspaldi da idatzi ez dudala. Ez da jada bertan kontatzeko ezer ez daukadala edota nagi edota denbora falta dudala. Ez, beste zerbait da. Egia esan, inoiz baino gehiago dut idazteko. Gauza zoragarriak bizitzen ari gara, baita sinesgaitzak ere, blog honetan asmakizuntzat hartuko lituzkeenak edozein irakurlek, aitorgaitzak baitira egindako asko eta asko. Baina hasiera hasieratik ez dut gure arteko istorioak zabaltzeko gogorik izan, edota asmatu eta hemen argitaratzeko ere. Guretzako gorde nahi dut dena, geure intimitatea. Datak ikusiz gero, ohartuko zara ezagutu ginenetik askoz ere gutxiago publikatu dudala, nahiz eta idazten jarraitzen dudan, hori beharrezkoa baitzait beti.


Besterik gabe, maiteño, badakizu izugarri maite zaitudala eta oso zoriontsu naizela zure ondoan. Nik ere zu oso zoriontsu izatea besterik ez dut nahi, beraz egunen baten hau aurkituz gero, esadazu eta nik neuk irakurriko dizkizut kontakizunak. Ez naiz erakustera ausartzen, oraingoz behintzat.


Maite zaitut.

Zure Neska.

2 comentarios:

Iruzkin bat utziko bazenu, eskertuko nizuke. Eskerrik asko!!