lunes, 1 de noviembre de 2010

E.

Laster lehenengoz topo egin genuenetik urtebete. Gogoratzen? Durangoko azokan izan zen. Nahiko era arraroa norbait ezagutzeko. Biok geunden presaz baina ez genuen aitortu eta tren geltoki atzeko parkean, Ezkurdin, goxo-goxo edo egon ginen. Joan beharrean geunden biok baina telefonoak trukatu genituen. Deituko ez nizula uste zenuen zuk, baina egin nuen. Ezer gutxi oroitzen nuen aurreko gauaz hurrengo goizean... Deitu nizun eta trenean zindoan autoa utzi zenuen tokira. Aurreko gauean ez genuen askorik hitz egin eta zerbait behintzat komunean geneukala ikusi genuen: musika.


Ezagutu ahala geroz eta interesgarriago ikusten zintudan. Atsegina zara. Eta beno, aitortu beharra daukat zurekin sexua zoragarria zela eta hein handi batean horregatik egoten nintzela zurekin egoteko irrikaz. Baina ez zitzaidan bat ere kosta zutaz maitemintzea. Krisi txikitxo bat izan genuen behin. Gaizki ulertu bat besterik ez zen izan, argitu eta hurrengo egunean zerbait berezia egingo genuela erabaki genuen. Eta munduan gehien gustatzen zaidan txokoetako bateraino eraman zintudan. Edo agian zuk eraman gintuzun, autoa zuk gidatzen baitzenuen.


Hondartza batean egon ginen, xarma berezia daukan hondartza batean, eta asko gustatu zitzaizun. Gustura egon ginen benetan. Gero euria hasi zuen eta autora itzuli behar izan ginen. Eta gero ohitura genuen batak besteari eskua izterrean jartzeko. Egun hartan nik jarri nizun zuri eskua izterrean, eta bihurgune bakoitzean nire eskua zure zakilera gehiago hurbiltzen nuen. Ezdakit ohartuko zinen baina nahita egiten nuen. Eta izugarri hazi zen... Zure zakila ederra da benetan. Askotan esan izan dizut zein polita den. Gainera beti dago prest. Pabilloi batzuetara joan ginen eta sekulako txaparrada bota zuen autoko atzeko jesarlekuetan txortan egiten genuen bitartean. Igandea zen. Etxera goiz itzuli beharra nuen eta behin bakarrik egin genuen. Biluztu eta ia presaz zure gainean jarri nintzen. Asko gustatzen zait larrua horrela jotzea, zu eserita zaudela eta ni gainean. Sekulakoa izan zen, beti bezala, sexualki maiteminduta naukazu oraindik ere.


Handik aurrera, gure artekoa nire aldetik behintzat asko indartu zen. Zure aldetik ezdakit, izan ere, ez dakit ia ezer zure bizitzaz, eta garai hartan are gutxiago. Baina nik behintzat zure aldetik hala izan zela uste nuen. Berdin jarraitu genuen, gure txokora joaten ginen eta bertan pasatzen genituen arratsak. Behin mendira joatekotan egon ginen, baina eguraldi txarra zela eta Getariara bazkaltzera joatea otu zitzaizun. Egun hartan bakarrik egon naiz Getarian eta oso oroitzapen onak ditut. Autoa herriaren puntan utzi genuen eta herritxora jaitsi. Harrizko kalea oso polita zen, jende ugari zebilen tabernetan eguerdian eta arraina sukaldatzen zebiltzan kalean. Usaina ederra zen. Kalearen bukaeran banku batzuk zeuden eta bertatik itsasoa ikusten zen, portua eta baita Zarautz ere. Goitik hasi ginen poteoan, berriz ere autora itzuli behar izan genuen... Ni azkar horditu nintzen, ez nuen gosaldu eta ia arratsaldeko laurak ziren eta oraindik bazkaldu gabe geunden. Banku batean eseri eta hitzik egin gabe geratu ginen. Ni zure kamisetako sorginari begira egon nintzen denbora luzez eta gero zirriak egiten hasi ginen. Azkenean autora joatea otu zitzaizun eta nik "bazen garaia!" pentsatu nuen. Horregatik egin nuen barre. Zu bakarrik barre egiten nuenetan moskeatu egiten zinen. Baina inoiz kenduko ez dudan ohitura da. Autora igotzeko aldapa erdi korrikan igo genuen eta langileen eguna zenez, maiatzak 1, zumaiako pabilloi batzuetara joan ginen. Zakila jan nizun aurreko eserlekuan eta berehala isuri zenuen. Uste dut asko gustatzen zitzaizula nola egiten nuen, niri egitea gustatzen zitzaidan bezainbeste. Gero atzeko eserlekuetara joan ginen larrua jotzera, baina 4 bat auto igaro ziren eta bete-betean ikusi gintuzten, eta zuk gelditzea iradoki zenuen.


Eta gero gasolindegi batera joan ginen jateko zerbait erostera. Azkenean ez genuen bazkaldu, patata batzuk jaten joan ginen gure txokoraino eta bertan hitz egin beharra genuela esan zenidan. Eta hura izan zen gutaz hitz egiten genuen lehen aldia. Aurreko txortaldia azkena izango zela jakin nuen orduan. Negarrez joan nintzen bide guztia. Negar egin nuen askotan. Baina ezin nuen zu gabe eta berriz ere gelditzeko eskatu nizun.


Nire etxera etorri ginen. Kostata eta malko batzuk isurita, baina azkenean berriz ere jan nizun zakila. Krisi guztien ostean horrela ote zen? Gero larrua jo genuen eta bakoitza bere etxera. Poz-pozik nengoen berreskuratu zintudalako. Aste batzuetan ezin izan ginen gelditu eta zu bidaian joan zinen.Egun batean, bat-batean ez zenidan erantzun ez telefonoa hartu. Ez zenidan deitu. Hilabeteak igaro ziren horrela. Ezin nuen zure jokaera ulertu. Oraindik ere ez dakit zer arraio igaro zitzaizun burutik nirekin horrela jokatzeko. Oso txato pasatu nuen. Askotan oroitzen nintzen zutaz eta pena handia izaten nuen, ez nuen ezer ulertzen. Baina astiro-astiro zu gabe bizitzera ohitu nintzen.

Egun batean gosaltzen nengoen lagun batekin, aurreko gaueko parranda komentatzen eta orduan mezu bat iritsi zitzaidan. Zurea zen. Negar pixka bat ere egin nuen pozez. Hilabeteak igaro ziren zutaz ezer jakin gabe. Eta arratsalde hartan bertan batu ginen aspaldiko partez. Eta berriz ere zure zakila jan nuen.

Hortik aurrera gutxitan egon izan gara. Eta elkarrekin egoteak bikoteak indartzen dituen bezala, aldenduta egoteak banandu egiten ditu. Edozer gertatzen delarik, beti izango duzu txokotxo bat nire bihotzean.

6 comentarios:

  1. Parkatuko didazue, hau nik irakurtzeko idatzi dut besterik ez. Lasai egon, gutxitan egingo baitut.

    ResponderEliminar
  2. Ez daukozu barkamena eskau beharrik Neska, zurie da bloga ta bertan zuk nahi dozune idazteko bahimena daukozu.

    ResponderEliminar
  3. Oso polita da testua. Identifikatuta sentitu naiz eta srguru nago beste asko ere baietz.

    ResponderEliminar
  4. ni ere identifikatuta sentitu naiz tamalez... eta gehiegi identifikatuta, letrarekin, tokiarekin.. zer da hau? :S

    ResponderEliminar
  5. sexua pertsonen artean denean sentimenduak sortzen direla gertatzen da, identifikatua sentitu naiz neu ere zure bizipenarekin, dagoeneko gainditua nuena ekarri didazu gogora ta negar egin dut, baina pasako zait, pasako zaigu, ta aurrera egingo dugu

    ResponderEliminar
  6. hara, zu baldin bazara, patuak berriz ere elkartu gaitu, jajajaja, hau da hau...

    ResponderEliminar

Iruzkin bat utziko bazenu, eskertuko nizuke. Eskerrik asko!!