viernes, 29 de octubre de 2010

Oihane Gordinian (II)

(Isiltasuna...)

Burua ohetik altxatu du eta harrituta begiradu dit. Hurbildu egin natzaio eta astiro muxu eman diot. Berak "pikutara!" bezalako zerbait ahoskatu du eta kamiseta kendu du bere bular ederrak agerian utziz. Nik ere berdina egin dut eta bakoitza ohearen alde batean billuztu gara. Bizkarra ematen didala bere bizkarra laztandu diot hatz erakusleaz, ipurdia hasten den tokitik, bere adatsean galdu arte, bizkarrezurrean gora. Nire zakila handitu da jada, eta oso bero nago. Buelta eman du eta berriz ere muxu eman eta bitartean titiak ukitu dizkiot. Titiburuak gogor-gogor dauzka eta ohean etzanarazi dut. Mihiarekun bere gorputzeko kurba guztiak dastatu ditut eta azkenik bere alutxora iritsi naiz. Beroa eta hezea. Klitorixetik behera jaitsi dut mihia eta ipurdiraino iritsi naiz ia. Hatz bat sartu diot aluan eta hasperen goxo bat egin du, nire belarrientzako musika ederra izan direnak eta gehiago entzun beharra daukat. Baina bat-batean neskak gelditu egin nau eta logelatik aterarazi. Biluzik garajera jaitsi gara, nire gordini zaharrera eta atzeko eserlekuan jarri gara. Hotz egingo du agian, baina biok gaude bero. Autoan eseri naiz eta Oihane gainean. Nire zakilaren gainean pausatu da eta astiro jaitsi. Begiak itxita dauzka, nik ordea zabalik, ez dut ezertxo ere galdu nahi. Belarriak erne. Gora eta behera mugitzen hasi da. Aldaketatik eusten diot erritmoa markatuz. Mugimendu bakoitzean nire bizitzako une bakoitza ahazten dut, momentua besterik ez gozatuz eta sentituz. Eskuak aldaketatik kendu eta bere titi eder eta borobilak laztantzen ditut. Basati mugitzen da neska, arnasestuka dago eta intzirika. Nik ezin dut gehiago.

- Geldi.

Gainetik kendu da eta zakila irentsi dit bat batean, kementsu jaten du eta nik ahal dudan bezala klitorixa laztantzen diot. Eta hor doa esnea... Gordiniaren eserlekuak zertxobait zipriztindu ditut, baina zertarako gordini bat honetarako ez bada?


3 comentarios:

  1. zorionak neska!!!!!!!!!
    ikaragarria jejejejej
    milla esker.......

    ResponderEliminar
  2. badakitz ez dela hemen galdetzeko galdera, baina zer egin diote www.topatu.info orrialdeari? ez dute uzten sartzen

    ResponderEliminar
  3. Oso blog interesgarria!
    Gustatu zaizkit zure istorioak.
    Ala ere larrua jotzeko Gordini bat baino Landrober batean aukeran hobe :P

    ResponderEliminar

Iruzkin bat utziko bazenu, eskertuko nizuke. Eskerrik asko!!