viernes, 8 de octubre de 2010

Benettongo neska ama birjina bera baino garbiagoa... Gasteizkoren eskutik

Begira, Benetton da!! Irudi honek liluratuta nauka, sorginduta ia-ia... Hara, ez da, ez, “porno petoa, bete-betean”, baina erotismo, eta, batez ere, anbiguetate ikaragarria dario Erotismo eta anbiguetate... asko gustatzen zaizkidanak... baina neurri batean baita nahastu ere...




Anbiguetate nahasgarria... Zerdatik?? bada, argazkiko neska delako hain gardena, hain garbia... aurpegian duen inoiz plater bakar bat ere apurtu ez duenaren ikuttua, keinua; begi horiek, diotenak: “ahhhh... nirekin ari zara???”, edo beste hauxe: “baina.... zer gertatu da ba, ez bainaiz ezertaz enteratu!!!”.... gertatu den hori izan ere izango ez balitz bezala, edo haren berri izan ez balute bezala begiratzen zaituztenak...... Hitz batean esateko, zintzo, garbi eta inozoaren irudia!!!!!

Alabaina bada, egon!!! Anbiguetate nahasgarria... hainbeste nahasten naute neskak eta ene kondentsatuak (seguruuuuuuuuu!!!!), non irudi gainjarriak direla esango nukeen.... Baina biltzean, anbiguetate hori sortzen dute, hainbeste gustatzen eta sexuan hainbeste gertatzen den anbiguetate hori.....

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Iruzkin bat utziko bazenu, eskertuko nizuke. Eskerrik asko!!