domingo, 8 de agosto de 2010

Shreken kontakizun lizuna

Goizean goiz itxartu, leihoak zabaldu eta eguraldi ederra zegoela nabaria zen. Endikarekin geratu nintzen eguna pasatzeko, ez zen nire mutilaguna baina asko gustatzen zitzaidan eta ni ere berari. Askotan txortan egiteko geratzen giñen, baña biok ados geunden ezer seriorik ez genuela nahi. Landako pantanora joan ginen, jende gutxi zegoen. Uretara sartu ginen eta berotzen hasi ginen, musu eman nion eta bere eskuek ur azpitik ferekatzen ninduten, txoko klabeetan. Nik ere eskua jaitsi eta bainujantzian sartu nion, eta bere zakila beti bezala prest nabaritu nuen. Gero bera bere mingainarekin gorputz guztitik paseatzen hasi zen, niri morboa ematen zidan egoera hark. Bere zakila nire hankatartean sartu zuen, gusto izugarria eman zidan. Gero toaiak zeunden lekura joan ginen toalla bat hartu eta leku ezkutu batera joan ginen. Hara heldu eta nik bere zakila hartu eta jaten hasi nitzaion, berak niri titiak ikutzen zidan bitartean. Gero berriz ere bere zakila nire hankatartean sartu zuen gustu handiz, eta biok orgasmora heldu ginen. Apalditik ez ninduen hainbeste berotzen. Berandu egiten hasi zen gauzak hartu eta etxerutz joan ginen.
Animatu zaitezte Shrek bezala eta idatzi zuen kontakizuna beroalaneska@hotmail.com helbidera!! Zuen kontakizunak entzun nahi ditugu!

sábado, 7 de agosto de 2010

Larrutan non

Gaur lagunartean hizketan geundela, izandako azkenengo txortaldiak utzi dizkidan zaurien erruz, txortalekuen gaia atera da. Oso kitzikagarria da herri ezezagun batean ezezagun batekin txortan egitea, baina ez da erosoena, inondik ere. Gaztetan ez dago beste erremediorik, urteak behar izan nituen nik ohe batean txortan egiteko. Hasieran mendian, autoetan, tabernaren bateko kumunean, kalegorrian, eta batek daki zein toki idilikotan. Oroitzen dut nola behin mutil batek bere garajera eraman ninduen. Autoko olio eta koipez lohituta amaitu genuen, eta gero etxera bueltzatzean komeriak. Irudimena asko lantzen nuen aitzakiak asmatzeko garai hartan.

Autoan nahiko ongi moldatzen ginen, eta horrela eguraldi txarrarekin ere egin zitekeen larrutan gustura. Musika jartzen genuen eta amaitzean erre eta erre aritzen ginen.

Larrutan ohe batean egin nuen lehenengo aldia badaukat gogoan. Gehienon lehenengo aldia ohean antzekoa izaten da. Mutilaren gurasoak oporretan joanak ziren eta etxera gonbidatu ninduen. Eta ez gara konturatzen zer den, zoragarria da, eroso baikaude, badakigu inor ez dela agertuko eta arreta bestearengan jartzea besterik ez daukagu. Goxo-goxo egon ginen izara artean, autoan ezbezalako lotura osatuz.

TXORTALEKUEN INGURUKO IRUZKINAK ALDEZ AURRETIK ESKERTZEN DIZKIZUET!

Iratzargailua

Julenen neska asteburu pasa joana zen lagunekin, urrutira. Hala esan zidan berak behintzat, messengerrean hizketan geundela, eta pelikula bat ikustera joatera gonbidatu ninduen. Nik ez nekien zer egin, asmoa zein zen bainekien, edo behintzat suposatzen nuen. Azkenean bere gonbidapena onartu eta orain hemen gaude filma aukeratzen. Azkenean "Death proof" aukeratu dugu, nik askotan entzun izan ditut honi buruzko gauzak baina ez naiz inoiz ikustera iritsi.
Sofan eserita gaude, bero handia egiten du eta etxeko leihoak zabalik daude. Kaleko ahotsak entzuten dira, baina gu filmari so. Egia esan, kritika onak mereziak dituela iruditu zait, momentu batez Julen ahaztu dut eta pelikulan sartu naiz bete-betean, eta badirudi berak berdina egin duela. Pertsonaiek auto-istripua izan dute eta nahiko gogorra izan da, eta nik eskuak aurpegian jarri ditut eta Julen hurbiltzen hasi da, besaburuan jarri baitit eskua. Irribarre egin diot eta filma ikusten jarraitu dugu.
Azkenean amaitu da eta ez da ezer gertatu. "Marka guztiak hautsi dizkit film honek!" pentsatu dut. Julenek garagardo batzuk ekarri ditu eta hizketan egon gara denbora luzez. Lagun handiak izan gara beti, eta gai batzuetan sartzen garenean orduak eman ditzakegu hizketan. Beste garagardo bana, beste bat, beste bat...
Hatz bat nabaritu dut ezpainetan eta astiro begiak zabaldu ditut. Gela arrotz batean nago, eta pixka bat kosta zait non nagoen asmatzea. Julenen ohean nago. Atzo loak hartuko ninduen, ez baitut ezer gertatu zenik oroitzen. Ezta nola iritsi naizen ohera. Ezpainak ireki eta hatzamarrean eman diot muxu. Emeki jaitsi da eta bularretakoa askatu dit. Kendu eta hatzarekin inguratu dit titiburu bat eta gero eskuekin titiak heldu eta muxu bana eman die. Hatzarekin sabelean zehar pasa eta zilborra inguratu du. Begiak itxi ditut eta nire hanken artean nola kokatzen den nabaritu ahal izan dut. Hatzarekin beherantz jarraitu du eta nire tangaren hariekin egin du topo. Jaitsi eta kendu egin dit. Hatzarekin beherantz jarraitu eta oztopo gehiago ez du aurkitu nire klitorixa laztantzeko. Hatzekin lehendabizi, mihiarekin ondoren. Makurtu eta aluan zehar pasatu dit mihia. Nik begiak itxita jarraitzen dut, erdi esna, erdi lo nago oraindik, eta zentzumen guztiak Julen egiten ari zaizkidan laztanetan murgilduta dauzkat.
Klitorixa inguratzen dit mihiaz eta hatz bat aluan sartu dit eta beste eskuarekin eskumako titia laztantzen ari zait. Oso gustura nago horrela. Baina mihia jaitsi eta aluan sartu dit, eta sartu eta ateratzen ari zai eta orain klitorixa hatzekin laztantzen dit. Guztiz kitzikatuta nago eta jada jasangaitza egiten ari zait gozamena. Laster iritsiko naiz, eta esku bat jaitsi eta ilea laztandu diot. Gero eta ozenago ari naiz hasperenka eta bat batean jasangaitza egin zaidan momentuan iritsi naiz orgasmora. Begiak zabaldu ditut instant batez eta eguneko lehen eguzki izpiak iritsi zaizkit begietara. Bitartean Julenek mihia alu osoan zehar pasatu eta muxu eman dit klitorixean. Astiro igo eta muxu bat eman dit kopetan eta nire ondoan etzan da.
Horrelako iratzargailu batekin ez legoke arazorik goiz esnatzeko.

miércoles, 21 de julio de 2010

Mutil

Urduri nago eta ez dago atzera egiterik. Azkenengo hilabeteetan bera izan da nire bakarkako jolasen amua eta orain hainbatetan desiratu dudana lortzera noala jakiteak ezinegona sortzen dit. Agian ez naiz beretzako nahikoa izango. Edo agian ez da ezer gertatuko. Tontoa naiz gero, posible da delako Neska hori benetakoa ez izatea, eta agian ez da neskarik etorriko... Hala ere, badaezpada...
Goizegi iritsi naiz. Aparkatzen ia jo diot ondoko kotxeari, eta farola baten azpian jarri naiz erre eta erre. Bapatean neska baten silueta ikusi dut hurbiltzen eta bihotza millara ipini zait. Bera izango ete da? Pijatxo xamarra da, praka horiak daramatza eta takoi altuak. Egia esan ez dakit nola imajinatzen nuen. Baina bere norabidea aldatu eta kotxe baten atzera joan da txisa egitera.
Bi bikote, gizon bat eta txakurra ateratzen ari zen gizon baten ostean neska bat ikusi dut. Elizako kanpaiek hirurak jo dituzten unean (agian nire erlojua izan zen). Ile luzeko neska bat hurbiltzen ari da, praka bakero beltz estuak ditu eta kamiseta gorri eskotedun bat. Ez dauka takoirik, zapata handiak baino, art edo horrelakoak. Orain Neska izateko aukera gehiago ikusten ditut. Begiratu egin nau.
- Ni naiz.
- Aupa.
Bi muxu eman eta txosnetara juan gara. Ez dakit konturatu den, baina etengabe titietara begiratzen ari naiz. Ibiltzen garen bitartean kamisetatik irten behar zaizkiola dirudi. (Parkatuko didazu, Neska, idaztera noanagatik, baina hala nai izan duzu). Jada hasi naiz berotzen. Bera hizketan ari da baina momentu honetan txortan egiten dugunean titiak gora eta behera nola botatuko duten imajinatzen egon naiz. Pasatu zaizkit gaitz danak eta zerbeza bat hartu dugu. Hizketan egon gara, baina musikarekin ez diot ia entzuten eta nire etxera joatea pentsatu dut. Agian azkarregi... Igual nire herrira joan eta antzokian trago batzuk artu, adorez bete eta etxera gonbidatuko dut.
- Eeee Neska...
- Jajajaja, oraindik ez dakizu nire izena. Deituidazu ******.
- Ondo geratzen zaizu izen hori. Joango gara leku lasaiagoren batera?
- Bai, hobeto.
Autoan ere izan ditut tentazioak bideskiñaren batean gelditu eta larrutan egiteko, baina erabakia hartu aurretik iritsi gara. Etxetik hurbil aparkatu dut, baina antzokira eraman dut. Berak herria nahiko ondo ezagutzen du. Eta berba eta berba dana ahaztu dugu, gustora egon naiz berarekin, jada ez nago batere urduri eta jendea etortzen hasi denean, etxera gonbidatu dut.
Ni ondo nago, baina berari pixka bat eran duela igartzen zaio. Oso polita dago, perfekto zekarren ile pixka bat nahastu zaio eta itxura basatia ematen dio.
Pisuko atea zabaldu eta ezin dut sinistu. Barrura sartzen utzi diot eta bera ikusi dut nire etxe barruan. Ikuste hutsak bakarrik zoratu egin nau. Gerritik heldu eta lepoan musuak eman dizkiot. Muxu eman eta pelikuletan bezala hartu dut eta logelara eraman. Erropa guztia kendu diot. Barruko erropa ikusi diodanean horrela egiteko gogoa izan dut. Enkajezko tanga eta bularretako beltzak. Baina kendu egin dizkiot. Beste sorpresa bat izan dut tanfa kentzean, ilerik gabe dauka decna eta bere alutxo goxoa jaten egon naiz korritu arte. Asko gustatu zaiola esan dit eta orain nire txanda dela.
Erropa kendu dit eta zakila ahoan sartu du oso osorik. Oso ondo egiten du, gustatzen zaiola ikusten da eta horrela amaituko nuke baina gelditu egin diot, eta nire gainean ipini da. Gainean jarri eta zakila sartu diot. Mugitzen hasi da eta titiak ni pentsatu bezala mugutzen zaizkio gora eta behera. Titietatik ebatu diot eta oraindik ez dut amaitu nahi, berak amaitu ostean amaituko dut. Lau hanketan ipini da ohe gainean eta nik gogor gogor sartu diot, ia potroak ere sartzeraino. Oihuka ari da guztiz basati eta eskua ahoan ipini diot haginka egiteko.
Gero nire txanda iritsi da eta belauniko ipini naiz bere ahoan korritzeko.
- Oso guapa zaude.
Eta bere ahoan amaitu dut eta ohean etzan gara lokartu arte. Eta gero gerokoak.

lunes, 19 de julio de 2010

Neska

Lagunak agurtu eta aparkalekurantz abiatu naiz. 3ak dira jada eta pausua zertxobait arinagotu dut. Farolaren argitan zure irudia ikusi dut. Hormaren kontra daukazu eskumako hanka bermaturik, eta zigarro bat erretzen ari zara. Burua biratu eta neuri begira geratu zara. Zalantza aurpegiz galdegiten didazu ni ote naizen Neska. Badakit ez zarela galdetzera ausartuko, nahiko galdera tontoa bailitzateke asmatu ezean, ulertzen ez duen neska bati "Neska zara?" galdetzea. Zentzubakoa. Beraz nik aurrea hartu eta "Ni naiz" esan dizut.

Bi muxuz agurtu dugu elkar eta oinez hasi gara noraezean. Ni zuk uste baino gazteagoa naizela esan didazu eta zu nik uste baino nagusiagoa, baina ez dago arazorik. Oso eder zaude. Bakero estuak daramatzazu eta kamiseta gorri bat.

Txosnagunera joan gara eta bi garagardo eskatu dituzu. Jada gehienak daude mozkor, gu izan ezik, eta garagadoak bukatu eta beste norabait joatea proposatu didazu, leku lasaiagoren batera. Autoa hartu eta zure herrira joan gara. Ezaguna dut, baina hala ere, zuk erakutsi didazu antzokirako biderik laburrena. Antzokian oraindik jende gutxi dabil. Mahaiak ere ez dituzte oraindik kendu eta beste garagardo pare bat hartu eta mahai batean eseri gara.

Oso gustura ibili gara hizketan, betidanik ezagutuko bazintut bezala iruditu zait. Etxera gonbidatu nauzu eta nik pozik hartu dut gonbitea. Aldapa estu eta okerretan gora eraman nauzu eta azkenean ate estu baten parean gelditu eta giltzak atera dituzu. Begiratu eta irribarre egin didazu, eta nik beste batez erantzun dizut. Dena azkar joan den arren eta egoten garen lehen aldia den arren, aspaldidanik honen zain nagoela iruditu zait.

Arnasestuka iritsi naiz atera eta zabaldu eta aurretik sartzeko keinua egin didazu. Argia piztu eta zure etxea ikusi ahal izan dut. Berezia da, zu bezalakoa. Gauza guztiei begira nagoe eta zure eskuek inguratu naute eta muxu eman didazu belarrian. Bira eman eta nire besoak zure lepoan jarri ditut. Begietara begiratu didazu eta muxu eman dizut. Astiro-astiro, aspalditik egin ez dudan bezala. Presarik gabe. Besoetan hartu nauzu eta zure logelaraino eraman. Ohean utzi nauzu eta berriz ere zure irribarre ederra ikusi ahal izan dut. Zapatak kendu dizkidazu eta prakak ondoren. Oso estuak dira eta laguntza behar izan duzu. Ohera igo zara eta nire kamiseta altxatu eta zilborrean muxu eman didazu. Kamiseta kendu eta titietan eman didazu muxu, eta ni geldi geratu naiz ohean etzanda. Bularretakoa kendu eta titiburuak inguratu dituzu mihiaz. Oso oso bero nago. Guztiz biluzik utzi nauzu, zu guztiz jantzita zauden bitartean eta nire alurainoko bidea egin duzu mihiaz. Oso bustita nago, eta zuk gehiago busti nauzu zure mihiaz. Mingaina aluan sartu didazu, hatzamarrekin klitorixa inguratzen didazun bitartean. Nik begiak itxita dauzkat eta intzirika ari naiz jada. Mihia atera eta hatzak sartu dizkidazu aluan, mihiarekin toki guztietatik miazkatzen nauzu eta iristera noala jakinarazi dizut. Orduan zuk gogotsuago jarraitu duzu eta zure ahoan urtu naiz.

Zigarro bat eman didazu, baina jada ez dut erretzen. Orain zure erropa kentzen hasi naiz. Kamiseta kendu dizut lehenengo eta zure bular iletsua laztandu dut. Ohean etzanarazi zaitut eta prakak jaitsi dizkizut. Kantzontziloak kendu eta zure zakila osorik sartu dut ahoan. Nire ahoan nola hazten den nabaritu ahal izan dut eta jaten jarraitu dut. Astiro hasi naiz, eta zuk markatzen didazu erritmoa, osorik irensten ari naiz eta erritmoa azkartzeko eskatu didazu. "Horrela jarraituz gero, korrituko naiz", esan didazu. Nik begia klixkatu dizut baina oraindik ez duzula isuri nahi esan didazu eta kondoia jarri duzu. Zure gainean eseri naiz zakila astiro-astiro aluan sarraraziz. "Mmmm" txiki batek egin dit ihes. Mugitzen hasi naiz eta zuk izterretatik ebatzen nauzu. Begiak zabaldu eta zure aurpegiari erreparatu diot. Begiak itxita dauzkazu eta ahoa erdi zabalik. Plazerra eta mina ikusten ditut zure aupegian. Badakit minik ez dizudala ematen, ordea. Zure zakilak zulatzen nauen bitartean titietatik eusten didazu orain. Ea korritzera noan galdetu didazu eta nik laster iritsiko naizela. Gelditu eta lau hankatan jarri nauzu. "Txakur bati bezala egingo dizut" esan didazu. Azkar-azkar hasi zara eta eskuarekin klitorixa laztantzen didazu. Berriz ere amaitu dut eta ahoa estali didazu. Zuk gogor sartzen jardun duzu eta "Korritzera noa!" esan duzu. Kondoia kendu eta belauniko jarri zara. Zakila astintzen duzu eta bitartean nik zakilburua mihiarekin ukitzen dut. Bat batean, zure esnearen zaporea nabaritu dut mihian eta zakila ahoan sartu dut. Jada argitzen ari da eta ohean gaude goxo-goxo.

sábado, 17 de julio de 2010


Hurrengo kontakizuna ez da neuk idatzia, beste bloger batek baizik. Atsegina bazaizue estiloko hainbat aurki ditzakezue bere blogean: Kabareta beltza (desiren antzokia). Sartu, niri behintzat atsegina gertatu zait. Gogoratu zuek ere parte har dezakezuela. Zuen pasarteak beroalaneska@hotmail.com-era bidaliz.



Guztiz lokarturik nengoela zerbait sumatu nuen bizkarrean.Ahoz behera etzanda nengoen eta besoak ipurdi parean neuzkan. Orduan ohartu nintzen eskuak fularrarekin lotuta nituela. Bera nire atzean zegoen eta zeharka ikusi ahal izan nuen oraindik mediak zeramatzala baina bestela, biluzik zegoela. Eskuak lotu zizkidanean ohean ahoz gora etzanarazi ninduen eta ulertu nuen bere mendekuaren unea zela. Komunetik depilatzeko erabiltzen zuen argizaria zekarrela ikusi nuen. Eta jadanik zutiturik zegoen zakil gogorra laztandu ondoren argizaria zabaltzen hasi zen. Aurrena barrabiletan jarri zidan. Hurrengoa zakilaren inguru guztian. Eta jarri ondoren, jakina, kentzen hasi zen. Sentsazio arraroa iruditu zitzaidan. Alde batetik min pixkabat ematen zidan, baina bestetik plazera. Horrela, ordulaurden batean afeitatu zuen nire beheko partea eta gero, olio moduko bat zabaldu zidan xuabe-xuabe eskuekin… Ni guztiz beroturik nengoen, baina bere jolasa ez zen han bukatzen. Ohe ertzean eserarazi ninduen eta aulki bat jarrizuen nire aurrean. Nik eskuak askatzeko ahaleginak egin nituen baina berak ezetz egin zidan buruaz. Aulkian eseri zen, nire aurrean. Hankak zabaldu eta bere aluaren inguruan argizaria jartzen hasi zen. Orduan, bera ere, argizaria kentzen hasi zen niri begira zegoen bitartean. Bere alua ilerik gabe utzi arte. Bera ere olioa zabaldu zuen bere aluaren inguruan, eta operazio horretan zegoelarik, noizean behin, eskuak sartzen zituen zulotxoaren barruan, nire berotasuna areagotuz. Berriro ohean etzanarazi ninduen, ahoz gora. Eta bere alu biluzia nire ahoaren gainean eseri zuen, bere ahoa nire zakila irentsi bitartean. 69 ederra osatu genuen. Benetan gogotsu jan nion alu biluzia, sentsazio berriak sentituz, bere ahoak izarretaraino eramaten ninduen bitartean. Nik horrela bukatu nahi nuen, bere ahoan, baina bera ohartu zen korritzera nindoala eta altxatu zen. - Lasai, oraindik ez dut zurekin bukatu- esan zidan .Ohean lau hankatan jartzeko agindu zidan eta horrela egin nuen. Nire atzean jarri zen eta zaplastako xuabe bat eman zidan ipurmasailetan. Atzera begiratu nuen, baina burua ohearen mailara makurtzeko agindu zidan. Izterren artean sartu zitzaidan eskua eta nire barrabilak eta nire zakila laztantzen egon zen minutu batzuk. Gero, bere mihia nabaritu nuen nire ipurmasailetan. Gora eta behera. Eta gutxien pentsatzen nuen unean nire ipurtzuloan nabaritu nuen. Potroetatik ipurtzuloraino egiten zuen bidea. Eta ni txoro-txoro eginda nengoen. Harria bezain gogorra. - Eta orain plater gogorra- esan zidan. Atzera begiratzeko baimena ez banuen ere zeharka begiratu nuen eta zakil-gerrikoa, plastikozko dildo horietako bat, jartzen ari zela ikusi nuen. Itxura horrekin ederra zegoela bururatu zitzaidan. Baina nire ipurtzuloan silikonazko zakilaren punta nabaritzeak aterarazi ninduen pentsamendu horietatik. Lubrikantez betetako zakil faltsua astiro-astiro barneratzen hasi zen nire barrurantz. Gerritik hartu ninduen, noizean behin ipurmasailetan zaplastako xuabe horietakoak ematen zizkidan bitartean. Nik burua guztiz hondoratuta neukan almohadan eta plazerezko listuaz bustitzen ari nintzen maindirea. Argi zegoen bera ere gozatzen ari zela. Barruraino sartu zidan zakila eta horrela geratu zen une batez. Nik ezin nuen ezer egin, eskuak lotuta baineuzkan,baina berak bakarrik, bere eskuekin jolasten zuen. Eskuinekoa klitoriaren gainean zeukan. Ezkerrekoa bere ipurtzuloan. Korritu zenean, nire ipurditik atera eta ahoz gora jarri zidan, ohe ertzean eserita. Nire aurrean belaunikatu eta bere aho goxoarekin nire zakila jaten hasi zen, barrabilak laztantzen zizkidan bitartean. Ez nuen luzaro iraun, eta berehala bere ahoan bota nuen nire zukua. Berak ahoa irekizuen eta nire zukua nola irensten zuen erakutsi zidan, musu batean nire gorputzaren zaporea konpartitu bitartean…

viernes, 16 de julio de 2010

La Kutxi

"En la Pinto, en la Kutxi, en la Zapa, la gente dura rula, rula, rula". Handik nenbilen ni beste garai batzuetan bezala, kontatzera noana gertatu zitzaidanean. Gaueko hamabiak inguru izango ziren eta oraindik oso ondo genbiltzan. Aiztogileen kalean, edo ezagunagoa bazaizue "Kutxin", bi gizon jo nituen begiz. Bikote arraro samarra osatzen zuten. Bata garaia eta argala zen, eta nahiko makarra zirudien. Besteak, aldiz, gorpuzkera indartsua zuen eta pijo samar jantzita zihoan. Bietako edozeini jango niokeen zakila. Baina izatez ez zen gau aproposa, aspaldi ikusi gabeko lagunekin egotean, ez baita egokia pasatzen den lehenengoarekin ihes egitea. Beraz, parrandan jarraitu nuen zenbait orduz.


Tabernak ixten joan ziren eta azkenean gauean zehar elkar gurutzatu ginen gehienok toki berdinean egin genuen topo, eta han zegoen bikote berezia ere, bata zigarroak erre eta erre eta bestea kalimotxoari zurrut eta zurrut. Tragoak ateratzera joan nintzen, eta eurengana gerturatzeko aprobetxatu nuen, hainbeste, bikotearen erdi erdian kokatu nintzela. "Hiru pika, bi sanmi eta kalimotxo bat, mesedez". Makarrari begiratu eta irribarre egin nion. Gero hizketan hasi zitzaidan: "Zu zer, hemengoa zara?". "Keba, Gasteizen ikasi nuen". "Aaah. Eta nongoa zara?"... Hizketan ibili ginen nire lagun bat ea zer gertatzen zen ikustera etorri zenera arte. "Joder, zer fitxak behar dituzu barraketan ibiltzeko?? Ekarri tragoak lurrundu aurretik!". Han utzi ninduen, nire sanmiarekin eta gizonarekin. Bageneuzkan ezagunak komunean eta gustura ibili nintzen berarekin hizketan. Besteak ere ez zuen denbora galdu, konturatu ginenerako sekulako ilehoriarekin muxuka ikusi genuen, eta autoko giltzak eskatu zizkion lagunari eta alde egin zuten.

Han geratu ginen biok zertxobait lotsatuta, orain bera bakarrik baitzegoen eta ez zegoen beste erremediorik larrutan egitea baino. Bera Gasteizen bizi izan zen betidanik, baina bere laguna Bilbotarra zen. Hizketan denbora asko jardun genuen eta jada nahiko goiz edo berandu zen, bakoitzak ikusten duenaren arabera, eta bere etxera kolakaua hartzera ea joan nahi nuen esan zidan. Txurrorik ba al zuen galdetu nion nik. Eta berak baietz lasai egoteko. Nik txurro on bati uko egin ezin niola esan nion eta bere etxerantz abiatu ginen. Ez dut ondo oroitzen baina nahiko hurbil bizi zela iruditzen zait. Abestuz egin genuen bidea.

Etxea oso ilun zegoen eta hotz egiten zuen. Sartzean txakur handi batek egin zidan salto eta sekulako sustoa hartu nuen. Gero txakurra sukaldean utzi eta egongelara eraman ninduen. "Ez al gindoazen ba, kolakaua gosaltzera?". Txundituta egin zidan so. "Txantxetan nenbilen, gainera nik nahiago ditut txurroak lehenengo".

Bere gainean eserarazi ninduen eta muxu ematen hasi ginen. Titiak indarren eta zertxobait zabarki heltzen zizkidan, baina gustuta nengoen. Kamiseta kendu nuen eta ondoren berari ere kendu nion. Gero bularreakoa kendu zidan, eta nire titiburuak benetan gogorrak eta zorrotzak zeuden. Ahoan sartu eta hozkada txikiak ematen hasi zen. Nik bitartean eskua bere praketan sartzeko saiakerak egiten nituen, baina alferrik. Azkenean, bere gaineti jaitsi eta prakak kendu ninzkion, eta ni ere guztiz biluztu nintzen.

Sofan eseri zen eta ni bere gainean belauniko jarri nintzen. Berak bere zakilari eragiten zion bitartean, ni ere masturbatzen ninduen klitorixean kilimak eginez zakilaren buruarekin. Jada oso bustita nengoen eta jaitsi egin nintzen zakila aluan sartzeraino. Mugitzen hasi ginen eta nik ez nuen askoz gehiago iraungo. Bere eskuak nire titietan zeuden, eta nire eskuak bereen gainean, indarrez eragiten. Orduan kondoirik gabe ezezagun batekin nenbilelaz ohartu eta kendu egin nintzen. "Atzetik" esan nion.

Lau hanketan jarri nintzen sofaren gainean eta berak zakila aluan ondo ondo busti eta ipurdian sartzen hasi zen. Astiro-astiro sartu zuen eta sorbaldatik heldu ninduen atzeratuz, eta horrela ipurdia gorago jarriz. Astiro mugitzen zen, eta esku bat nire aldakan eta bestea pubisean zuen. Azkarrago joateko eskatu nion eta basati hasi zen. Hasieran min pixka bat ere eman zidan, baina gero ez. Nik esku bat sofan neukan eta beste ezkerreko titian. Isurtzera zihoala esan zidan eta atera eta birarazi egin ninduen. Ahoan isuri nahi zuela pentsatu nuen, baina atzeratu egin ninduen eta nire sabelaren azpian isuri zuen. Gero makurtu eta hau miazkatzen hasi zen, sar zitzakeen hatzamar guztiak aluan sartzen zizkidan bitartean. Sabela garbi utzi zuenean, aluan ibili zen gauza zoragarriak eginez. Mmmm, horrelako beste bat behar dut orain!


jueves, 15 de julio de 2010

Zuen pasadizuak irakurri nahi ditut!

Bloga bizirik mantentzeko eta gauza berriak egoteko beroalaneska@hotmail.com helbidea zuen eskuetan jartzen dut. Hona proposamenak, zuen lizunkeriak, pasadizuak eta edozer bidal diezadakezue. Animatu zaitezte!!!!

Hurrengo geltokia Abando

Bilbon nengoen era berezian ezagutu nuen lagun berezi batekin. Egun beroa zen benetan eta nik gona gorri motz bat neraman eta tirantedun kamiseta zuri bat. Bilbon egoteko kolore aproposak. Lagunarekin alde zaharreko metroan elkartzekoa nintzen. Ez nengoen batere urduri, are gehiago, esango nuke inoiz baino lasaiago nengoela.
Orduerdi egon nintzaion zain eta izozki bat eskatzera joan nintzen ez aspertzeko. Ordaintzen nengoela sakelekoa bibratzen hasi zen. Bera zen: David llamando. Eta hartu nion. "¿Dónde estás?", "Detrás del carrito de los helaus". "Ah, sí, ya te veo". "Epa!". "¿De qué es el helado?". "De tarta de queso". "Mmmm, ¡qué bueno!" "Eeh, David, colgamos, vale?". Eta jada ondoan geunden eta biok eseki genuen.
Ondorengo orduerdia taberna batean igaro genuen. Nik kaña bat hartu nuen eta urdaiazpiko eta piperberde pintxo bat eta kokakola berak. Denbora gutxi geneukan, lanera joan beharra baitzuen, eta pintxoa mauka mauka jan zuen, inongo disimulu gabe titiak begiratzen zizkidan bitartean. "¿Qué tal?" galdetu nion nik. Eta berak, "Fatallll". Begiradak oso bero zegoela aditzera eman zidan, baina nik ez nuen erasotzeko asmorik. Bilbotik ibili ginen bueltaka. "Vamos a rular un poquillo". Orduan lanera joateko ordua iritsiko zitzaiola laster esan zidan Arriaga aurretik igarotzen geunden unean. Abando zen hurbilen geneukan metro geltokia.
Haruntz abiatu ginen. Nik ez dut Bilbo berak bezain ondo ezagutzen eta Abandon metro geltokia ez ezik, tren geltokia ere badago. "Voy al baño". Nik lagundu egin nion, baina ez nekien argi noraino jarraitzea nahi zuen eta neska eta mutilen kumunean banantzera gindoazenean "Ven" esan zidan.
Bere atzetik joan nintzen eta kumun batera sartu eta atea itxi zuen. Oso zikin zegoen eta usaina oraindik ez zen jasangaitza baina gutxi falta zitzaion. Elkarri begiratu eta muxu eman zidan. Lehenengo ahoan, titietan ondoren,gero makurtu eta izterretan. Gona pixka bat igo nuen eta tanga jaitsi zidan. Izterretan muxu ematen jarraitzen zuen bitartean klitorixa ukitzen zidan. Eta gero mihiarekin egiten zuen. "Quiero que me folles" esan nion nik. Zutik jarri zen bera eta prakak jaitsi zituen. Oraindik ez zeukan guztiz gogor eta oraingoan ni makurtu eta zakila jaten hasi nintzaion. Hasperenka hasi zen, inoiz mutil bati entzun dizkiodan altuenak egin zituen. Altxatu egin ninduen eta sartzera zihoala uste nuen, baina muxu eman zidan eta "No puedo". Nik irri egin nuen, broma zela pentsatuz eta berriz ere makurtu eta zakila ahoan sartu nuen. Baina kendu egin ninduen, jantzi eta kumunetik atera zen. Pixka batera ni atera nintzen eta gizon bat txiza egiten zebilen, eta harriturik begiratzen zidan gona jaisten nuen bitartean.

domingo, 27 de junio de 2010

Bueltatu naiz!

Lehenengo eta behin, barkaidazue hainbeste denboran idatzi ez izana. Espero dut hemendik aurrera maizago idaztea, hala ere, gogorik gabe ez dut idatziko. Gaur gogotsu nago, beraz hasiko naiz.
Duela zenbait hilabete internet bidez ezagutu nuen mutil batekin gelditu naiz. Askotan gelditu gara, baina oraingoan gure desberdintasunak albo batera utzi eta aspalditik gordetzen ari garena kanporatuko dugu. Bera ni baino askoz zaharragoa da eta oso lizuna. Asko erakartzen nau, eta badirudi nik ere bera asko erakartzen dudala. Maiz web kameraren bitartez eta telefonoz oso bero jarri gara, eta gelditu ginen lehen aldian ere kalegorrian eta egun argitan ez bageunde, txortan egingo genukeen. Lagun berezia nuela jakin zuenetik, horrelakoak saihesten saiatu da, baina aspertu gara biok eta txortaldi basati bat behar dugu.
Autoan etorri zait bila eta bere oporretako etxeraino eraman nau. Goiza da, eta bidean beroaldia ezin izan dugu jasan eta autopistako geltoki batean geratu gara eta zakila jan diot. Prakak jaitsi ditu pixka bat eta bere zakila tente atera da. Orduan nik bere altzora makurtu dut burua eta astiro astiro hasi natzaio zakilaren burua miazkatzen. Gero eta barrurago hasi naiz zakila ahoan sartzen eta gero eta azkarrago. Zakil lodia dauka eta polita da. Hasperenka hasi da eta tarteka nire izena esaten du. Esku bat ilean jarri dit eta bestearekin titiak laztantzen dizkit. Kementsu zakila jaten jarraitzen dut eta hasperenek aurki nire ahoan isuriko duela iragatzen dute. "Korritzera noa!", esan du. Bere esnea nire ahora iristea nahi dut, inoiz ez dut halako gogorik izan, momentu horretan ezerk zoriontsuago egingo ez nauela iruditu zait. Ezpainetan esnea zakilean gora taupaka nola datorren nabaritu dut eta ahoan zapore pixka bat garratza nabaritu dut. Izugarri isuri du eta nik astiro-astiro bere zakila jaten jarraitu dut. "Ez irentsi oraindik" esan dit eta bere eskumako eskuarekin kokotsetik heldu eta muxu eman dit, esnea oraindik ahoan nuela. Gero muxu bat eman dit bekokian eta patata batzuk jan ondoren abiatu gara.
Bidean musika altu jarri eta abesten joan gara. Musikak lotu gintuen eta bioi talde berdinek zoratzen gaituzte.
Azkenean heldu gara. Bazkaltzeko ordua da, baina etxera heldu bezain laster, motxilatik jostailutxo bat atera du. "Eta hori?" esan diot nik. "Zuretzako". "Erakutsiko didazu nola erabiltzen den?". Logela batera eraman nau eta biluztu egin gara. Etzan egin nau eta alua miazkatzen hasi zait. Gero jostailutxo sartu dit aluan. Ez dago alde handirik bere zakilaren tamaina eta jostailuarenaren artean. Lau hanketan jarri nau eta zakila ipurditik sartu dit. Barruraino sartu du eta min pixka bat ere eman dit, baina min gozo bat izan da. Zakila ipurditik gogor sartzen didan bitartean jostailutxoa aluan sartzen du, bi zakil balitu bezala. Jada oso bustita nago eta ez zait klimaxera iristeko ezer falta. Berak biak barruraino sartzen dizkit eta izerdi patsetan dagoela igartzen da. Halako batean nire ahotsak gora egin du eta berak orgasmora iristen ari nintzela ohartzean iletik heldu eta nire burua birarazi du muxu emateko. Gero ipurdian txalotxo bat eman dit eta kendu egin da.
Ez du amaitu, eta nik berak ere amaitzea nahi dut. Jarraitzeko eskatu diot eta isuri aurretik atera eta nire titietan isuri nahi izan du. Gero titiak miazkatu dizkit eta siesta egin dugu.

viernes, 4 de junio de 2010

Eguerdiko filma

Ohiko lagunaren zain nago etxean. Bazkaltzeko geratzen gara maiz, eta gaur ere egun horietako bat da. Ordu batean geratu ginen eta bostgutxi dira orain. Tinbrea jo dute. Bera da. Etxeko atea zabaldu dut eta eskilaretan gora lasterka nola datorren entzun dezaket. Azkenerako pausoa moteldu du eta arnasestuka iritsi da.

Beti bezala mendiko erropa darama. Gaurkoan praka gorri-beltzak eta musika talde bateko kamiseta zuri bat. Oinetan zapatilak.

Muxu batez agurtu dugu elkar eta etxera sartu gara. Oraindik goiz denez, egongelako sofara joan gara eta ordenagailuan bideoak ikusten ibili gara aspertu garenera arte. Orduan filme bat ikustea proposatu diot eta berak gogo askorik gabe baietz. Pendrivearen bila joan naiz eta azkenean porno bat jarri dut.

Hasieran, filme normal bat balitz bezala ikusten egon gara. Gero eskua praketan sartu dit eta berarengana gehiago hurbildu nau. Praketako botoiak askatu eta pixkatxo bat jaitsi ditut. Bi hatzekin ari da klitorixa inguratzen eta hankak gehiago zabaldu ditut lana errazteko. Gero eta beroago eta hezeago nago, orain tarteka aluan bi hatzamarrak sartzen dizkit. Ezkerreko eskuarekin ezkerreko titia ukitzen ari zait, astiro, titia gorantza mugituz. Prakak gehiago jaitsi dizkit eta zapatilak kendu eta prakak kendu ditut. Sofaren albo batean etzan naiz eta bera nire hanken artean ipini da. Enkajezko tanga beltza kendu eta klitorixa miazkatzen hasi zait, aluan hatzak sartzen dizkidan bitartean. Nik kamiseta eta bularretakoa kendu ditut. Oso ondo ari da eta ezin eragoz ditzaket eskumako hankaren dardarak. Orain mihia aluan sartu dit baruraino eta klitorixa hatzekin ukitzen dit. Mihia sartu eta atera ari da, eta noizean behin atera eta klitorixerainoko bidea egiten du eta berriz buelta horrela jarraituz.

Gehiago behar dut eta eskua kokotsean jarri diot igoaraziz. "Sartu" esan diot eta korrika eta presaka biluztu da. Sofan eseri da, zakila gogor-gogor dauka eta ni bere gainean belauniko jarri naiz. Zakila hartu du eta aluan zehar mugitzen du sartu gabe. Azkenean, zulora bideratu eta beherantz jaitsi naiz, zakila aluan osorik sartu arte. "Mmm" txiki batek ihes egin dit eta gora eta behera mugitzen hasi naiz, eta nirekin batera titiak. Titietatik heldu dit eta larrua jotzen jarraitu dugu aldi batez. Iristear nago eta nire eskuak bere eskuetan jarri ditut titiak gogorago helduz eta gogorrago sartzen hasi da. Ohartu gabe ahotsa asko altxatu dut intzirika eta muxu eman dit.

Gero hauspez etzan nau sofan eta nire gainean etzan da zakila alutik sartuz. Kementsu ari da, baina gelditu eta zakila ipurdian sartu dit astiro. Sartu eta geldi utzi du une batez eta gero azkar-azkar hasi da mugitzen. Oso-oso bero nago eta plazer handia ematen ari zait, ez zait batere kostatuko berriz ere klimaxera iristea.

Korritzera doala nabaritu dut, astiroago baina sakonago sartzen hasi delako, eta nire ipurdian isuri du. Horrela gelditu gara besarkatuta aldi batez. Arnasestuka dago eta biok gaude izerditan. Zakila atera eta kolpetxo bat eman dit ipudian, eta bira eman eta bere gainean eseri naiz.

Filma oraindik ez da amaitu eta beltz batek bere zakiltzarrarekin neska gazte bati txortan nola egiten dion ikusten egon gara.

miércoles, 26 de mayo de 2010

Peioren moketa

Peio gipuzkoako herri txiki bateko mutila da. Lagunak dauzkagu komunean, eta zenbait parrandatan topo egin genuen arren, ez zegoen ezer egun batean horrela amaituko genuela esaten zigunik.

Kontua da, arratsalde batean bere etxera joan ginela lagun bat eta ni, bere pisukidea nire lagunaren mutila baitzen. Baziren 2 urte edo Peiorekin topo egiten ez nuela, eta atea zabaldu zigunean nahiko erakargarri ikusi nuen.

Txandaleko praka motz batzuk zeramatzan, kamiseta gorri bat eta oinetan txankletak. Ile marroia du, orduan motz-motza eta begiak ere marroiak. Besoak luzeak eta gihartsuak, eta gehien erakari ninduena: irribarre jator bat.

Arratsaldea aurrera zihoan heinean giroa berotzen joan zen. Hasieran bromatan nire lagunaren mutilak orgia bat egitea proposatu zuen eta elkarrizketa berotzen joan zen bikotea logelara joan zenera arte. Orduan Peio eta biok bakarrik gelditu ginen balkoian.

Oso goxo hitzegiten du eta hau ere asko gustatu zitzaidan. Zigarro bat eskaini zidan eta biok erretzeari ekin genion. Hizketan ibili ginen zenbait denbora, baina azkenerako zertaz hitz egin ez genekiela geratu ginen, ia ezagutzen ez baikinen, eta eguraldiari buruz eta udako planei buruz nahikoa hitz egin genuenean, elkarri begira geratu ginen. Orduan nik erdi txantxetan erdi benetan esan nion:

- Beno, gu ere joan beharko gara, badirudi hauek ondo pasatzen ari direla.

Orduan Peiok larri aurpegia jarri zuen, ez dut uste hala zenik, baina niri hori iruditu zitzaidan. Orduan ahots baxu-baxuz erantzun zuen:

- Joango gara nire logelara?

Oduan biok altxatu eta egongelatik bere logelara jarraitu nion gogoz beterik. Berak ez zuen atzera begiratzen, bazirudien lotsatuta zegoela.

Logela oso handia zen, eta ohea oso txikia zen eta albo batean zegoen. Lurrean moketa zatarra zuen, gorrixka. Hormetan berriz hainbat poster zituen jarrita, hauen artean bat errealekoa. Atea itxi zuen eta begira geratu zitzaidan. Ni hurbildu eta muxu eman nion. Berarengana hurbildu zuen nire gorputza eta astiro-astiro mugitzen zen, bere zakila nire aluan igurtziz. Nik bitartean ipurdia ukitzen nion, guria zuen eta gogorra, eta nire gorputzera orandik gehiago hurbiltzen nuen. Orduan oherantza eraman nuen, baina berak ezetz egin zidan buruarekin. Ni harrituta geratu nintzaion begira, eta lurrean eseri zen. Bere gainean eseri nintzen eta titiak ukitzen zizkidan, gogorregi nire gusturako, baina oso bero geunden eta nahiko basati genbiltzan.

Jada bere zakila ikusteko gogoa handiegia zen eta prakak jaisten saiatu nintzen baina alferrik. Momentu batez gelditu eta arropa guztia erantzi genuen.

Bularrean ile nahikoa zuen, eta zilbor azpian ere, zakilerako bidea markatzen duten horietakoak. Izugarri berotzen nau horrek. Makurtu egin nintzen eta zakila ahoan sartu nuen osorik eta kementsu jaten hasi nintzaion. Berak eskua buruan jarri zidan erritmoa markatuz. Hasperenka hasi zen, baina kokotsetik heldu eta zutunarazi egin ninduen.

Klitorixa laztantzen hasi zitzaidan ezkerreko eskuarekin, eskumakoarekin zakila astintzen jarraitzen zuen bitartean. Nik esku batez barrabilak ukitzen nizkion, eta beste eskuarekin nire ezkerreko titia ukitzen nuen. "Sartu", esan nion. Orduan kondoi bat atera zuen kutxa batetik eta niri eman zidan jar niezaion. Lau hanketan jarrarazi ninduen bere moketa gorrixkaren gainean eta zakila astiro sartu zidan, baina behin barruan azkar mugitzen hasi zen. Blai eginda zegoen eta baita ni ere ;p. Bira eman eta moketan etzan nintzen hankak zabalik. Iristear nengoen eta titiei gogor eusten nien. Gozamena jasanezina zen eta klimaxera iritsi nintzen. Bera ohartu eta zakila gogorrago baina astiroago sartzen hasi zen. Gero nire titiak elkarren ondoan jarri eta muxu eman zien. Orduan albo baterantz bultzatu ninduen eta berari bizkarra emanez nire gorputzaren eskumako aldean jarri nuen pisu guztia. Berak aldaketatik gogor eusten zidan eta halako batean zakila barruan utzi zuen aldi batez, berriz ere atera eta emeki-emeki baina indarrez sartu zuen. Orduan banandu eta biok moketan etzan ginen gora begira. Bera arnasestuka eta izerditan eta ni oraindik beste munduren batean.

Besterik gabe jantzi eta egongelara bueltatu ginen. Bikotea bertan zegoen jada palomitak jaten filme bat ikusten zuten bitartean. Begirada konplizeak jaurti zizkiguten, baina ezer gehiago. Oh Peio, Peio!

miércoles, 12 de mayo de 2010

Piknika

Goiza da eta eguraldi ederra dago. 11etan mendira igotzeko geratu naiz ohiko lagun batekin eta ohiko tabernan zain nago, gosaltzen dudan bitartean berari itxaroten. Gaurkoan 5 minutu berandu besterik ez da iritsi, baina igartzen zaio esnatu berri dagoela eta lasterka etorri dela honaino.

Kafesneari azukrea botatzen diodan bitartean, berak zurito bat eskatu du. Iritsiko al gara mendira? Ez litzateke lehen aldia mendira joateko geratu eta azkenean poteoan amaitzen duguna.

Gaurko eguraldia ordea, hain da ona non ezin gaitezkeen tabernan geratu. Hala ere, ez dago presarik, eta egunkaria irakurriko dut.

Beno, jada 12 dira eta abiatu gara. Herriko plazan gaude oraindik baina bagoaz. Uste dut bioi mendira joateko gogoak kendu zaizkigula, baina tontortxo bat besterik ez denez, igo beharko!

Banago arnasestuka jada. Lagunak kamiseta kendu du eta izerdi patsetan dago. Erritmoa motelduko dut.

Beno azkenean iritsi gara! Ia ordubiak dira eta bezkaltzeko ordu ona. Nire motxilatik traste guztiak aterako ditut. Mantel polit bat ekarri dut, saskia besterik ez zaigu falta piknika egiteko. Janaria behintzat sobera daukagu.

Tripak beteta mantelaren gainean etzan gara eguzkia hartzeko asmoz. Jada 10 minutu daramatzagu etzanda eta halako batean eskutik heldu dit. Orduan biok elkarri begira jarri gara. Irribarre gaiztoak ihes egin digu bioi , badakigulako biok berdina pentsatu dugula, zer gertatuko den eta beti berdin gabiltzalako.
Aldapak ematen didan mugitzeko erraztasuna aprobetxatu eta mugimendu arin batez bere gainean eseri naiz hankak zabalik. Muxu eman diot eta berak titiak ukitzen dizkit. Gure txoko ezkutuan gaudenez, ez daukagu zertan tokiz aldatu, hemen lasai egin dezakegu txortan.
Nire ezkerreko titian zeukan eskua gorputzean behera eraman du eta eskua praketan sartu. Klitorixarekin jolasean hasi zait eta berari ere nola hazten zaion nabaritzen dut aluan. Mendiko erropak duen abantaila bat! Orduan aldakak mugitzen hasi naiz, txortan bageunde bezala. Berak nire klitorixarekin jolasten jarraitzen du eta nik eskua praketan sartu diot, baina aldakak mugitzen jarraitzen dut.
Bere ezpainetatik titiburuetarako bidea egin dut mihiaz, eta orain zakilera iristeko zorian nago. Prakak pixka bat jaitsi ditu eta zakila tente tente irten da praketatik. Nik jateari ekin diot, gogotsu ezpainekin eta mihiaz gora eta behera eraginez. Eseri egin da eta nire ilea laztantzen du. "Bai, laztana" antzerako zerbait entzun diezaioket hasperen artean. Gero eta arinago egiten diot eta berak ilea laztantzen jarraitzen du. Isurtzera doala nabaritzen diot eta bat batean nire buruari beherantz egin dio bultza, zakil osoa ahoan sarraraziz. Orduan hazia zakilean gora taupaka nola datorren nabaritu bezain laster, nire ahoan isuri du eta guztiz jaitsi zaionean altxatu eta muxu eman diot. Herrira jaisteko irrikitan nago, etxera goazean txortan egin diezadan!

lunes, 10 de mayo de 2010

Txorta joko nioke gustura...






Denok dugu pertsonaren bat edo gehiago inguruan, edo buruan bada behintzat, txorta joko geniokeena baina ezinezkoa edota oso zaila dena. Nik horrelako hainbat izan ditut bizitzan zehar, eta oraindik ere baditut.



Esaterako, nire auzoko gizon bat. Bi alabatxo ditu eta baita txakur bat ere. Berarekin topo egiten dudanean sekulako gogoak etortzen zaizkit. Eta esaten duenean: "Esaiozue agur!" eta bi alabatxoek agur egiten didate. Eta pozik egingo niekeen alabei agur eta euren aitarekin geldituko nintzateke. Behin baino gehiagotan egin izan dut amets berarekin, lo zein esna. Behin ia aukera izan nuen, baina ez dago ondo aitatxo batekin txortan egitea. Kamiseta bat erori zitzaidan eta ematera etorri zen, gainera plantxatuta eta guzti zekarren. Baina beno ikusteak ere zertxobait alaitzen dit eguna.




Tabernariren bat ere badago, gustura zakila jango niokeena. Beti irribarrez eta txistetxoa egiten duena. "Kafesne bat, mesedez" esaten diodanean ez da benetan nahi dudana...




Gero eskalatzaileak. Denak ditut gustuko... Aitortu beharra daukat Patxi Usobiaga ikusi dudanetan bera baino gorago igo izan naizela... mmmmm. Atsegin ditut eskalatzaileak, besoak batez ere, baina gehienek izaten dute horrelako zorotasun kutsu bat oso oso bero ipintzen naute.


Telebistako hainbati ere larrua joko nieke gustura: Pagadiri (beno Pagadiri dizkiodan gogoak aitortu ditut lehenago), House egiten duen aktoreari...

Haritz Leteri... Puffff... Laster sarrera oso bat eskaini beharko diodalakoan nago. Musikariak. Hauek bai jartzen nautela bero...
Autobus gidariren bat, irakasleren bat, suhiltzaileak... nori joko zeniokete zuek larrua gustura?

lunes, 3 de mayo de 2010

"Laparre, gaur goiz esnatu haiz!"

Leitzako jaiak. Bertako giroa asko gustatzen zaigu kuadrilakooi eta bertan agertu ginen pentsatu ere egin gabe, ez genuen kanpindedark ere hartu, baina bertan zegoen kanpinean asteburua igarotzea pentsatu genuen. Iluntzerako bertan geunden, eta juergarako gogo itzelen atzetik ere beste gogo itzel batzuk bagenituen baita, beste zerbaitetarako.

Tabernetan bazebilen jendea, baina gustura egon gintezkeen. Gure lagunarteko baten mutila Leitzakoa da eta bi kuadrilak elkarrekin ibili ginen. Edozeinekin egingo nukeen txortan, baina bazegoen bat denbora guztian begiradatxoak botatzen zizkidana, eta ni ohartu nintzenean, bueltatzen hasi nintzen.

Nahiko edanda geunden guztiok eta taberna batean patxangilla dantzatzen geundela mutilari hurbildun nintzaion, eta berekin dantzan hasi nintzen. Praka motz-motz batzuk neramatzan, eta berak ipurdian zakila jartzen zidan, kriston beroaldia neukan gainean, eta bere zakila gogor sumatzen hasi nintzean keinu bat egin eta kumunerako bidea egin genuen, bata bestearen atzetik.

Laparre. Horrela deitzen zioten, abizena izango zuen. Kumunera sartu eta hormaren kontra jarri ninduen bizkarrez. Titiak ukitzen zizkidan esku batez eta nik ipurdia bere zakilaren kontra gehiago estutu nuen.

Bira eman eta muxu ematen ibili ginen, nik prakak jaisten ninzkion bitartean. Txandala zen, beraz ez nuen arazorik izan. Makurtu eta zakila jaten hasi nintzaion, baina oso bero nengoen eta konketaren kontra jarri nintzen, prakak jaitsi eta zakila sartu zidan. Argia itzali zen, eta zoritxarrez ezin izan nuen ikusi nolako aurpegia jartzen zuen txortan genbiltzan bitartean. Asko gustatzen zait ispiluen aurrean larrua jotzea, lau hanketan nagoenean, batez ere. Ez zuen kondoia jarri eta gelditu eta jarri egin nion, eta larru jotzen jarraitu genuen, azkar amaitu zuen baina amaitzeko denbora eman zidan. Orduan kumunean eserarazi ninduen eta alua jan zidan. Benetan ondo egiten zuen, eta atea jotzen hasi zitzaizkigunez, ez genuen amaitzeko betarik izan.

Lagunak konturatu ziren, argi dago. Parrandan jarraitu genuen, eta elkar zertxobait ezagutu genuen, hizketan aritu baiginen geratzen zen gau guztia.

Zazpi eta erdietan, jendea bazihoan etxeruntz, eta nik ere amaitzeko gogoak nituen. Laparrek bere etxera "Kolakaua" hartzera gonbidatu ninduen, eta ohe batean lo egitearen eskaintzari ezin izan nion uko egin.

Beraz bere etxerantza abiatu ginen, jada argitu zuen eta goiz polita galtzera gindoazen.

Etxeko atea zabaldu zuen eta sukalderantz abiatu nintzen , baina berak logelara eraman ninduen eta biluztu eta ohean etzan zen eta bere gainean jarri nintzen, zakila astiro aluan sartuz. Gero mugitzen hasi nintzen, berak titietatik heltzen zidan eta titietan muxu ematen zidan eta ni gero eta azkarrago mugitzen nintzen, geldialdi txikiak eginez. Orduan mugimendu arin batez buelta eman eta belauniko jarri zen, isurtzera zihoan eta ahoa zabaltzeko esan zidan. Inoiz ez nuen halako esnerik gosaldu.

Geroxeago sukaldera joan zen janari bila eta ni ohean geratu nintzen bere zain, biluzik. Orduan bere pisukidea izango zenaren ahotsa entzun nuen harriduraz:

- Laparre, gaur goiz esnatu haiz!