jueves, 8 de abril de 2010

Eguerdiko larrujotzea

Ohiko lagunaren etxera noa. Plaza ondoko denda bateko eskaparatean berriz ere erreparatu diot nire buruari eta mugimendu arin batez, ilea behar den tokian jarri dut. Ordubata da eta kanpaiak hori iragartzen ari dira. Portalera iritsi eta txirrina jo dut.

Eskilarak igo eta Ander atean zain dago. Oso polita nagoela esan dit, biok egin dugu barre eta ongietorri muxua eman dit. Atea itxi eta nire berokia esekitzera nindoala gerritik heldu eta bereganaino eraman nau. Berari bizkarrez nago, baina bere arnasa masailean nabaritzen dut, eta orain bere bizarra. Bira ematen saiatu naiz, baina oso estu helduta nauka. Bere zakila ipurdian nabaritzen dut. Buelta eman eta gure aurpegiak parean geratu dira. Muxu eman eta zakila laztantzen hasi naiz praken gainetik. Berak esku bat nire gerrian eta bestea titietan dauka. Egongelara pasatzeko keinua egin dit eta gorputzarekin bultzaka eraman nau sofaraino.

Bertan eseri da eta ni gainean. Eskuak gonaren azpitik sartu eta mediak pixka bat jaitsi dizkit. Bere aurpegian badago seriotasun bitxi bat, haserre aurpegia ematen diona, baina honek berotasuna ematen dio asuntoari. Klitorixa laztantzen hasi zait eta erosoago egoteko itxaroteko esan eta mediak kendu ditut. Kamiseta eta prakak kendu dizkiot. Berriz ere lehen bezala eseri gara eta gona gerriraino igo dit eta berak ni masturbatzen nau nik bere zakila laztantzen dudan bitartean.

Sofan etzan nau eta soinekoa eta bularretakoa kendu dizkit eta biok guztiz biluzik geratu gara. Nire alua miazkatzen hasi da, klitorixean gelditu da eta ezkerreko eskuarekin nire hanka bati eusken dio eta eskubikoarekin hatzak sartzen dizkit. Ondoren mingaina sartu dit. Ondo doa baina zakila sartzeko eskatu diot.

Kondoia jarri eta nire gainean jarri da zakila eskubiko eskuarekin helduz eta bide egokia aurkitzen lagunduz. Orduan sartu eta ateratzen hasi da gerria gero eta arinago mugituz. Oso azkar ari da eta izerditan dabil, nik besoa miazkatu diot eta nire titiak laztantzen ditut. Korritzera doala esan eta gero eta indar handiagoz sartzen du eta barruan denbora gehiagoz uzten du. Arnasestuka dabil eta nire ondoan etzan eta besarkatuta geratu gara.

Amaitu ez dudan arren, asko gustatu zait, gainera bazkaldu ondoren arratsalde guztia daukagu.

2 comentarios:

  1. Istorio lizuna. Pozten naiz blog hau ezagutu izanaz, zakilatenteren jarraitzailea nintzelako.

    ResponderEliminar
  2. istorio lizunak neska batek kontatutakoak...segi aurrera!!

    ResponderEliminar

Iruzkin bat utziko bazenu, eskertuko nizuke. Eskerrik asko!!