viernes, 9 de abril de 2010

Sweet Mary


Landatzeko garaia badatorrela! Anderrek eta biok, baserrian dugun ortuan urtero ereiten ditugu barazkiak, frutak eta baratzeko erreginak. Iazkoak oso onak atera ziren, eman genien maitasunagatik ote?
Uda bukaerako iluntze batean Ander eta biok ortua ureztatzen geunden. Arratsalde eguzkitsua amaitzear zegoen eta biok geunden leher eginda, aurreko orduetan atxurrarekin belar txarrak kentzen ibili ginen eta.
Piperrak batzen nenbilela Anderrek landareen artetik hotsegin zidan. Ni ea zer gertatzen den ikustera joan nintzen, eta bat batean oihana zirudien usain oneko tokian aurkitu ginen Ander eta biok.
- Gustora egoten da hemen…
- Bai…
Lurrean jarri zen Ander eta ni bere gainean eseri nintzen. Tirantedun kamiseta zuri zikina kendu zidan eta ni bere jada praka mozak ziren bere bakero zaharren botoiak askatzen joan nintzen, prakak jaitsi ondoren bere zakileraino iristea lortu nuenera arte. Bularretakoa askatu zidan eta titiak laztantzen zizkidan bitartean bira eman genuen. Prakak orkatiletaraino jaitsi eta tanga ezkerreko eskuarekin alde batera jarri zuen, bere zakilari sartzeko oztopoak kenduz. Klitorixean jolasean hasi zitzaidan eta zakila sartzen. Plazerraren plazerraz ia ezin nituen nire gorputzaren dardarak kontrolatu. Hosto berdeen artetik arratsaldeko zeru gorria difuminaturik ikusten nuen. Orgasmora iristeko zorian nengoela, Anderri lepotik heldu eta muxu emateko burua jaitsi nion. Eta baiiii…
Anderren txanda. Izerditan geunden biok eta nik gerritik eusten nion eta berak gero eta indar handiagoz sartzen zidan. Orduan barruan utzi zuen minutu batez edo. Eta han gelditu ginen biok zoriontsu, egiten zuen beroa axola ez zitzaigula bata besteari helduta. Baina kolokoi handiegia harrapatu aurretik, alde egin behan izan genuen!

3 comentarios:

Iruzkin bat utziko bazenu, eskertuko nizuke. Eskerrik asko!!