jueves, 8 de abril de 2010

Orgasmo musikala

Asteazken gaua. Ohean erdi etzanda nago portatila gainean dudala. Berriz ere jausi da Internet… Konpotzen saiatu naiz arrakastarik gabe, eta azkenean musika jarri dut. Aspaldi abesti asko jaitsi nituen eta oraindik entzungabe nituenez ordua badela erabaki eta entzuten jarri naiz.
Polikarpa y sus viciosas. La botella de ron. Tijuana in bluek ere bazuen antzeko abesti bat. Ke pensaría pata de palo si su barko estuviera pulverizado, ellos abordaban a gente con pasta… Leihoa zabaldu eta zigarro bat piztu dut. Hotz egiten du kanpoan eta etxe ondoko zelaian gizon bat dago txakurrak kaka noiz egingo itxaroten.
The Cure. Why can’t I be you. Dantzarako gogoak sartu zaizkit, eta dantzan nabil ohera sartzeko biluzten naizen bitartean.
UK subs. Killer. Ohean nago eta argia itzali dut. Arratsaldeko kafeek lo egiten utz diezadatela!
La polla records. Chisourray. Oharkabean nire eskua hankartean jarri dut, automatikoki bezala.
Bob Marley. Jammin. Ez nago bero, baina klitorixeraino eraman ditut erakuslea eta luzea eta astiro astiro hau inguratzen nabil.
Etsaiak. Etorkizuna. Berotu naiz dagoeneko. Esku batekin ezkerreko titia laztantzen dut, eta bestearekin gero eta azkarrago klitorixa inguratzen ari naiz.
Cicatriz. El cuello de pavo. Abesti honek beti berotu izan nau. Bustita nago jada, eta hankak gehiago zabaldu ditut sarketara pasatuz. Berriz ere klitorixarekin jolasten dut, laster iritsiko naiz, dardarak ezin ditut saihestu.


Madness. My girl. Arnasestuka nabil. Iristera noa, oraintxe bertan. Bai...mmmmmmmm.


The exploited. Maggie you cunt. Laster loak hartuko nau.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Iruzkin bat utziko bazenu, eskertuko nizuke. Eskerrik asko!!