miércoles, 7 de abril de 2010

"Juan Palomo, No me lo guiso PERO me lo como"


Gasteizen bizi nintzelarik, lagunak eta familia urruti interneten txatean ibiltzeko ohitura hartu nuen eta bi mutil ezagutu nituen. Bata nire adinekoa eta bestea ni baino 12bat urte zaharragoa. Gaua eta eguna ziren, baina biak nituen gustoko. Bertakoak ziren eta hasieran fidatzea kostatzu zitzaidan arren eurekin gelditzea erabaki nuen. Batekin eguerdian, gero lanera baizihoan, eta bestearekin arratsaldean. Banekien nire adinekoarekin ohean amaituko nuela, aurretik bero ibili baiginen, baina besteak lagun bezala nahi ninduela uste nuen.

Topo egiten genuen lehenengo aldia zen eta betidanik ezagutu izan bagina bezala ibiltzeak harritu ninduen gehien. Izena jariko diet ulerterrazagoa egiteko.


- Alex: ni baino 12 urte zaharragoa, eguerdian gelditu nintzen berarekin.

- Jon: nire adinekoa, arratsalderako geratuak geunden.


Beraz, Alex eta biok taberna batera joan ginen pintxo batzuk jatera, eta nire titiei begiak kentzen ez zizkiola ikusi nuen eta irribarre egin nion. Hizketan aritu ginen hiriaz, ikasketez, internetez... Ondoren pasiatzera joan ginen. Nik oraindik ez nuen hiria oso ondo ezagutzen, baina biderik luzeenetatik eramaten ninduelaz ohartu nintzen. Kale huts batetik astiro astiro ibiltzen hasi ginen elkarri begira. Nik barrutik nire indar guztiekin eskatzen nion egin zezan, eta bere begietara mezu subliminala bailitzan bidaltzen saiatu nintzen.

Eta egin zuen. Muxu eman zidan. Eta oso ondo egiten zuen astiro eta lasai baina sexu grinarekin. Orduan zer eta sakelekoa bibratzen hasi zen... Ama zen. Hartu nion eta batzar batean negoela esan eta laster amaitu ahal izan nuen. Orduan Alex eta biok kalean zehar isilik jarraitu genuen berak isiltasuna urratu zuenera arte:
- ¿Qué piensas?
- Beste bat, beste bat...-erantzun nion nik kontzertuetan egiten den bezala.
Lipar batean ormaren kontra negoen eta gure ezpainek berriz ere bat egin zuten eta oraingoan hain hurbil geundenez bere zakila nabaritu ahal izan nuen nire ezkerreko izterrean. Handia zela iruditu zitzaidan. Orduan nik eskuak bere txandaleko praketako poltsikoetan sartu nizkion, eta bertatik bere zakila laztantzen hasi nintzen, eta berak indarrez are gehiago hurbildu ninduen berarengana, niri titiek bere bularrarekin bat egin zezaten. Gero pixka bat aldendu zen eta begira geratu zitzaien eta "puff... ke tetas" bezalako zerbait aditu ahal izan nion.
Minutu batzuk beranduago banantzea erabaki genuen, gehiago ez berotzeko, posible baldin bazen... Ez geneukan egoteko tokirik eta egun argiz ezinezkoa zitzaigun txortalekua bilatzea. Gainera berak lanera joan behar zuen. Eta han gelditu ginen biok sekulako beroarekin...
Bakarrik bera lanera joan zela eta ni Jonen etxera joatekoa nintzen.
Jonen etxera heldu bezain laster, ikusten ginen lehenengo aldia izanda ere, muxu eman eta biluztu egin nuen, berak logelarako bidea erakusten zidan bitartean. Eta berak kondoiak eta bilatzen zituen bitartean ni bluztu egin nintzen, berak nahiago izango zuen astiroago joatea, baina nik ezin nuen gehiago, zakiltzar bat behar nuen nire aluan atoan! Eta ohean etzan nuen astiro eta zakila jaten hasi nintzaion gogor gogor jarri arte, gainean jarri eta inoiz ezbezala mugitu nintzen eta orgasmo eztanda izan nuen. Bera ere azkar korritu zen, denbora asko baizeraman barik. Orduan ohean etzan eta porro bat erre genuen. Paradisuan nengoen.
Jon harrituta geratu zen eta animada nintzela bazekiela esan zidan, baina ez zuela hura espero. Hala ere pozik geratu ze, ni ere pozik, baina Alex gaixoa... Lasai, bera ere ez zen barik geratu eta beste askotan amaitzeko aukera izan genuen.

2 comentarios:

  1. Sekulako relatoak idazten dituzu, oso gustukoak ditut!!1

    ea laster berriak sartzen dituzun, orain artekoak danak irakurri baititut.
    OSO BLOG ONA, BAI OIXE!!!

    ResponderEliminar
  2. joe pozten naiz, benetan. Noski idazten jarraituko dudala, batez ere iruzkinak jasotzen ditudanean, horrela ondo ala txarto noan jakin baitezaket. Eskerrik asko!

    ResponderEliminar

Iruzkin bat utziko bazenu, eskertuko nizuke. Eskerrik asko!!