Astelehena berriz ere... Lanera buelatu naiz eta bajoiak emateko arriskuan nagoenean bezala gorriz jantzita ibili naiz lantokian gora eta behera. Kromoterapia. Gutxienez ez zebilen euririk. Arratsaldean Bilboko kaleetan zehar nenbilen eskaparateak begiratzen (shopping terapia) eta harategi baten parean geratu naiz begira. Harakinak aiztoak garbitzen zituen bitartean telebistari begiratzen zion. Orduan andre edadetu bat sartu da barrura eta irribarrez egin sio ongi etorria harakinak. Urdaiazpikoa mozten zion bitartean adurra erortzen ariko zitzaidan, goseagatik eta harakinagatik. Zaharra zen, baña bazuen punttu bat. Saltzen dakien dendari horietakoa, bezero guztiei zer esan jakiten duenetakoa. Ze bero jarri nauen aiztoak garbitzen zegoenean!
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarpozten naiz! gozatuko duzula espero dut orduan. Ondo izan!
ResponderEliminar