martes, 6 de abril de 2010

Suediarra orion

Udaberria iritsi da eta tenperaturak igotzeak eta astesantuko oporraldiak 17 urte nitueneko pasarte bat gorarazi dit.

Orion geunden asteburu pasa. Badakizue, kanpindendak, kanpingasa eta batez ere guraso gabe, asteburu guztia esna igarotzeko asmoz. Ni ordurako banengoen ia guztiz espabilaturik eta gose nintzen, beraz gau hartan txortan egingo nuen.

Gaua aurrera zihoan eta batek daki zelan gizon ilehori eta betaurrekodun batekin hasi nintzen hizketan, ingelesez. Berak 29 zituela esan zidan eta nik badazpada 19... Eta bere lagunak bazihoazen, baine biok elkarrekin geratu ginen. Nik esan nion trago bat hartzera joango ginela eta berak euskaraz egiteko eskatzen zidan, beraz han nenbilen ni euskaraz eta bera ingelesez, auskalo zer esaten zidan...

Baina azkenean, seko gelditu nintzen eta bera jiratu zenean muxu eman nion. Hurbil hurbil jarri nintzaion eta minutu parebat beranduago bere praka nasaiek bere zakilaren gogortasuna sentitzen utzi zidaten nire zilborrean (oso gizon altua zen). Orduan gehiago hurbildu nintzaion eta nire titiak bere bularraren kontra jarri nituen estu-estu, eskotetik irten behar zitzaizkidala.

Banku bateraino eraman nuen, han eseri eta gainean jarri nintzaion, praka nasaietan eskua sartu eta kantzontziloen azpitik zakila laztandu nion. Ni jada bero nengoen, ezin beroago eta hitzik esan gabe eskutik hartu eta hondartza antzeko toki txiki batera eraman nuen, pasialekuaren bukaeran zegoen txalupaz beteriko hondartza txiki batera.

Han biluztu egin ninduen muxu eta laztanen artean eta ondoren bere arropa kendu zuen. Jada oso bero geundenez kondoia jarri zuen eta hondarretan etzan zen. Gero ni bere gainean eseri nintzen eta zakila astiro-astiro nola sartzen zen nabaritzen nuen bitartean hasperen batek ihes egin zidan. Orduan mugitzen hasi nintzen eta berak titiak heltzen zizkidan eta gero bere eskuak nire aldaketan jartzen zituen titiak gora eta behera aske utziz.

Denbora dexente igaro eta lau hanketan jartzeko esan nion (ingelesez batek daki nola ulertuko zidan, uste dut "Like the dogs" esan niola eta orduan ni lau hanketan jarri nintzen eta bera azkar hasi zitzaidan sartu eta ateratzen. Ni iristera nindoan eta honetaz konturatu zenean, titietatik gogor heldu eta barrurarte sartu zuen indarrez.

Gelditu egin zen eta irribarre egin zidan atzera begiratu nuenean. Orduan berak ezingo zuela amaitu esan zidan, kalean ez zegoela gustora eta ez ziola axola nik gozatu banuen. Baina nik baietz, kondoia kendu eta astiro astiro bere zakila jaten hasi nintzen, barrabilak ukitzen nizkion bitartean, begiak itxita zituela iruditu zitzaidan (gaua zen eta ez dago ziur egoterik) eta orduan gero eta azkarrago hasi nintzen egiten. Orduan hasperen batez jakin nuen iristear zegoela eta gogorrago baina astiroago hasi nintzen bere zakila ahoan sartu eta ateratzen, eta orduan nire ahoan korridu zen.

Trago bat hartu eta kanpinera bueltatu ginen elkarrekin. Bizitza zoriontsua opatu zidan eta azkenengo muxua eman eta agur esan genuen. Harry zuen izena.

1 comentario:

  1. Ezezagunekin hobe zenukete kondoia ez kentzea, badaezpada. Más vale prevenir que curar!

    ResponderEliminar

Iruzkin bat utziko bazenu, eskertuko nizuke. Eskerrik asko!!